Kaldear Eliza Katolikoa
Kaldear Eliza Katolikoa (asiriera klasikoz: ܥܕܬܐ ܟܠܕܝܬܐ ܩܬܘܠܝܩܝܬܐ; ʿītha kaldetha qāthuliqetha) Ekialdeko Eliza katolikoa da, Erromatar Eliza Katolikoarekin erabateko komunioan dagoena eta Erromako Erromako aita santuaren autoritatea onartzen duena. 500.000 jarratzaile inguru ditu, gehienbat iparraldeko Irak, hego-ekialdeko Turkia, ipar-ekialdeko Siria eta ipar-mendebaldeko Iranen bizi diren asiriarrak. 2013ko urtarrilaren 31tik Louis Sako da Kaldear Elizaren aitalehena[2].
Primatua | Louis Raphaël I.a Sako |
---|---|
Egoitza | Bagdad (Irak) |
Jarraitzaileak | 490.370 (2010[1]) |
Eliz-hizkuntza(k) | Asiriera, aramera |
Webgunea | http://www.saint-adday.com/ |
Historia
aldatuKristautasuna II. mendean zabaldu zen Irak eta Iranen. V. mendean Sortaldeko elizak nestorianismoa hartu zuen dotrina gisa. Eliza asko hedatu zen; Txina, Mongolia eta Malabar kostaraino iritsi zen XIV. menderako. Garai hartan 250 apezpikutegitan banatutako 60-80 milioi jarraitzaile izatera heldu zen[3].
1551. urtean Erromako elizarekin bat egin zuen, Joan Sulaka aitalehenak Erromara joan eta fede katolikoa hartu zuenean. Hala ere, bateratzea ez zen erabatekoa izan 1830 arte; urte horretan Pio VIII.a aita santuak Joan Hormizd II.a aitalehena karguan berretsi eta Babiloniako Kaldearren patriarka izendatu zuen[3].
Historian zehar asiriar-kaldearrek jazarkunde ugari jasan dute. Gertari tragikoena 1915eko asiriar genozidioa izan zen, non otomandarrek 270.000 kaldear inguru, 1,5 milioi armeniarrekin batera, hil baitzituzten[4]. 2003an estatubatuarrek Irak okupatu zutenetik kaldearrak, eta gainerako gutxiengo erlijiosoak, esetsiak izan ziren: buruzagi erlijiosoen bahiketa eta hilketak, heriotza mehatxuak etxeak edota negozioak uzten ez bazituzten, elizen suntsipena...[5] 2008an talde islamista batek Mosulgo artzapezpiku Paulos Faraj Rahho bahitu eta hil zuen[6].
Kaldear erritua
aldatuKaldear Eliza katolikoak Kaldeako erritua, Siria Ekialdeko erritua ere deitua, jarraitzen du. Jerusalemgo eta Antiokiako elizen errituetan du sorrera, hango kristauak antzinako babiloniarren ondorengoak baitziren; gerora Asian zehar Indiaraino zabaldu zen. Kaldeako errituaren ezaugarri nagusia Ekialdeko beste erritu kristauen aldean soilago izatea da. Liturgian asiriera, arameraren dialektoa, erabiltzen da.
Antolaketa
aldatuIrak
aldatu- Bagdadeko metropolia
- Kirkukeko metropolia
- Arbilgo artxieparkia
- Basorako artxieparkia
- Mosulgo artxieparkia
- Alqosh-eko artxieparkia
- Amadiyah-ko eparkia
- Aqrako eparkia
- Sulaimaniyako eparkia
- Zakhoko eparkia
Iran
aldatuEkialde Hurbileko gainerako lurraldeak
aldatu- Diyarbakırko artxieparkia
- Alepoko eparkia
- Beiruteko eparkia
- Kairoko eparkia
- Jordaniako bikariato patriarkala
- Jerusalemgo lurralde patriarkala
Munduaren gainerakoa
aldatu- Detroiteko Santo Tomas apostolua eparkia (AEB)
- San Diegoko Done Petri eparkia (AEB)
- Torontoko Mar Addai eparkia (Kanada)
- Sydneyko Santo Tomas apostolua eparkia (Australia)
- Frantziako bikariato patriarkala
- Errusia eta EIEko bikariato patriarkala
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/9/17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Ronald ROBERSON: «The Eastern Catholic Churches 2010», Catholic Near East Welfare Association. 2014ko irailaren 17an kontsultatua
- ↑ Mgr Louis SAKO nouveau Patriarche des Chaldéens Mission-chaldeenne.org. 2014ko irailaren 19an kontsultatua
- ↑ a b Chrétiens d'Irak en danger[Betiko hautsitako esteka] Croire.com. 2014ko irailaren 19an kontsultatua
- ↑ Marwan CHAHINE: Sarcelles en Chaldée Liberation.fr. 2014ko irailaren 19an kontsultatua
- ↑ Sabah HAJJAR: Iraq's Persecution of Christians Continues to Spiral out of Control Chaldean.org. 2014ko irailaren 19an kontsultatua
- ↑ L'archevêque chaldéen de Mossoul, Faraj Rahho, a été retrouvé mort La-croix.com 2014ko irailaren 19an kontsultatua
Kanpo estekak
aldatu- (Arabieraz) Kaldear patriarkatza
- (Frantsesez) Association des Assyro-Chaldéens de France (AACF)