Kathryn Morris
Kathryn Susan Morris (Cincinnati, 1969ko urtarrilaren 28a) aktore estatubatuarra da. Cold Case telesailean Lilly Rush detektibearen rola betetzeagatik da ezaguna.
Kathryn Morris | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kathryn Susan Morris |
Jaiotza | Cincinnati, 1969ko urtarrilaren 28a (55 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Johnny Messner (2010 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Temple University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
|
Biografia
aldatuKathryn Morris Cincinnatin jaio zen, Ohion, baina Windsor Locks (Connecticut) hirian hazi zen familia kristau batean[1]. 6 urte zituenetik 17 izan arte Bibliaren gerrikoa deritzon eremuan (Estatu Batuetako hego-ekialdean) bidaiatzen aritu zen familiarekin "The Morris Code" izeneko gospel taldea osatuta[1]. hainbat ikastetxetan ikasi ondoren Temple Unibertsitatean antzerkigintza ikasketa egin zituen. Ikasketak amaitu bezain laister Grease musikalean oinarrituriko japoniar bideoklip batean hartu zuen parte[2].
Aurreneko aktore lana Long Road Home telefilmean izan zuen 1991 urtean. 1997an As Good as It Gets filmean paper txiki bat izan zuen[3]. Filma hurrengo urteko Oscar Sarietan nagusi izan zen. Urte berean Pensacola: Wings of Gold telesaileko protagonista izan zen. 1999an Xena: Printzesa gerlaria telesailean Najararen rola bete zuen. Hurrengo urtean paper bera errepikatu zuen[4]. Hurrengo urteetan bi film ezagunetan hartu zuen parte, A.I. Artificial Intelligence (2001) eta Minority Report (2002)[5].
2003an Cold Case telesailerako castingean aukeratua izan zen. Lilly Rush detektibearen paperean zazpi denboraldi bete zituen[6].
2010 urtean Johnny Messner aktorea Cold Case telesailean agertu zen eta harekin harremana hasi zuen. 2013an haurdun zegoela adierazi zuen eta bikiak izan zituen.
Filmografia
aldatuFilmak
aldatuUrtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1991 | Cool as Ice | Jen | |
1995 | Sleepstalker | Megan | zuzenean bideorako |
1996 | Paper Dragons | Kate | |
1996 | The Prince | Emily | |
1997 | As Good as It Gets | psikiatrikoko pazientea | |
1998 | The Prophecy II | Ama urduria | zuzenean bideorako |
1999 | Screenplay | Fanny | |
1999 | Deterrence | Lizzie Woods | |
2000 | The Contender | Paige Willomina | |
2001 | A.I. Artificial Intelligence | Teenage Honey | |
2001 | The Last Castle | DOD ikerlaria (eszena ezabatuak) | |
2002 | Role of a Lifetime | Chelsea Cellini | |
2002 | Minority Report | Lara Anderton | |
2002 | Hostage | Linda Delacroix | |
2003 | Paycheck | Rita Dunne | |
2004 | Mindhunters | Sara Moore | |
2007 | Resurrecting the Champ | Joyce Kernan | |
2008 | Assassination of a High School President | Platt erizaina | |
2011 | Cougars, Inc. | Alison | |
2011 | Moneyball | Billy Beane's Wife | |
2012 | Sunday's Mother | Gillian | laburmetraia |
2013 | The Coin | Rachael | laburmetraia |
2015 | The Perfect Guy | Karen | |
2015 | Bone Tomahawk | Lorna Hunt | |
2017 | You Get Me | Mrs. Hewitt | |
2019 | The Dirt | Deana Richards |
Telebista
aldatuUrtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1991 | Long Road Home | Billy Jo Robertson | Telefilmea |
1994 | Rise and Walk: The Dennis Byrd Story | Angela | Telefilmea |
1994 | Oldest Living Confederate Widow Tells All | Zundro (Sandra) | Telefilmea |
1994 | Sweet Justice | Remy | atal bakarra |
1994 | A Friend to Die For | Monica Whitley | Telefilmea |
1995 | W.E.I.R.D. World | Lucy | Telefilmea |
1995 | Family Values | Borgyork Grumm | Telefilmea |
1996 | Murder, She Wrote | Doreen zerbitzaria | atal bakarra |
1996 | L.A. Firefighters | Helen Regan | 3 atal |
1996 | Silk Stalkings | Judith Millay | atal bakarra |
1996 | Relativity | Sylvie | atal bakarra |
1996 | Ink | Woman | atal bakarra |
1997 | Poltergeist: The Legacy | Laura Davis | atal bakarra |
1997–1998 | Pensacola: Wings of Gold | Stinger | Protagonista, 22 atal |
1998 | Inferno | Ryan Ribbet | Telefilmea |
1998, 1999 | Xena: Printzesa gerlaria | Najara | 2 atal |
1999 | The Magnificent Seven | Charlotte Richmond | 2 atal |
1999 | Inherit the Wind | Rachel Brown | Telefilmea |
1999 | Providence | Molly | atal bakarra |
2000 | Hell Swarm | Allie | Telefilmea |
2000 | Murder, She Wrote: A Story to Die For | Patricia Williams | Telefilmea |
2001 | And Never Let Her Go | Anne Marie Fahey | Telefilmea |
2001 | The Mind of the Married Man | Sandy | 4 atal |
2003–2010 | Cold Case | Lilly Rush | Protagonista, 156 atal |
2013 | The Sweeter Side of Life | Desiree Harper | Telefilmea |
2016 | Colony | Charlotte Burgess | 3 atal |
2018 | Reverie | Monica Shaw | 10 atal |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «In Step With...Kathryn Morris | PARADE Magazine» web.archive.org 2007-10-20 (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ (Ingelesez) «Kathryn Morris» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ As Good as It Gets (1997) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ «Review - The Convert» www.xenaville.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ (Ingelesez) «June 24, 2002 - Nymag» New York Magazine (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
- ↑ (Ingelesez) «Cold Case | TV Guide» TVGuide.com (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kathryn Morris |
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)