Keith Haring
Keith Haring, (1958ko maiatzaren 4a, Reading (Pensilvania) - 1990eko otsailaren 16a, New York), 80ko hamarkadako artista garrantzitsua izan zen New Yorkeko kaleetako kulturan.
Bizitza
aldatuNahiz eta 1958ko Maiatzaren 4an Readingen jaio (Pensilvania), Kutztownen (Pensilvania) koskortu zen. Oso txikitatik interesatu zitzaion artea.1976tik 1978ra arte artea ikasi zuen The Ivy School of Professional Arten.
1980an, graffitiak egiten hasi zen. Errotuladore batekin New Yorkeko metroan, iragarkien gainean marrazkiak egiten baitzituen. Geroxeago klariona zuri batekin atzealde beltzetan marrazkiak egin zituen han ere. Jabetza publikoa kaltetzeagatik atxilotu zuten behin baino gehiagotan.
1982an, New Yorkeko Tony Shafrazi galerian, bere lanen lehen erakusketa egin zuen.
1986an, Berlingo harresiko atal bat margotu zuen. Urte horretan, Pop Shop deituriko denda ireki zuen non bere produktuak saltzen zituen.
1989an, Keith Haring Fundazioa sortu zuen gizarte-arazoekin bukatzeko asmoarekin. Baina, 1990an, New Yorken zendu zen HIESak jota.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Keith Haring |
- (Ingelesez) Keith Haring Fundazioaren weborria
- (Ingelesez) Haring Kids