Kongak
Konga[1] (gaztelaniaz: conga edo tumbadora) perkusio musika tresna da, buru bakarreko kubatar danbor handi eta estua, afrikar jatorrikoa.
Kongak | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hand drum (en) eta perkusio instrumentu |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 211.221.1 |
Afrikar etnia ezberdinek beti izan dituzte danborrak beraien festa erlijiosoetan eta hortik sortu zen konga.
Motak
aldatuHiru motako kongak daude:
- Konga (handiena)
- Tumba (tartekoa)
- Quinto (txikia)
Horretaz gain badira ere requintoa (quintoa baino txikiagoa) eta supertumba (tumba baino handiagoa)..
Kongak musikan
aldatuKuban badago bi musika mota nabarmen: herri musika (música popular) eta afro-kubatar musika (música afrocubana).
Herri musika son generokoa da bereziki eta bertan kongak erabiltzen dira, nahiz eta jatorrian ez ziren erabiltzen.
Afro-kubatar musikan aldiz, danborrak dira garrantzitsuenak zeren eta afrikar jatorriko jendeak osatzen du, eta nahiz eta jatorri kultural eta erlijioso ezberdinekoak izan (bantuak, kongoak, jorubak... ) eta etnia bakoitzean danbor mota ezberdinak erabili, gaur egun, dena kongekin jotzen da.
Badago beste genero bat oso garrantzitsua Matanzasen gehien bat: Rumba. Rumban ere oso garrantzitsuak dira kongak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |