Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Korrejidorea, foruen garaian —Erregimen Zaharrean—, Gaztelako eta Espainiako erregeen ordezkaria zen Bizkaian eta Gipuzkoan. Herri edo lurralde batean justizia funtzioak betetzen zituen erregearen funtzionarioa zen. Batzar Nagusietan mahiburua izan arren, ez zuen botere legegilerik. Botere betearazlea zuen, eta ia botere judizial osoa zuen bere eskuetan, auzitegi bat menpean zuelarik. Koroaren interesak zaintzen zituen Bizkai-Gipuzkoetan. Gehiegikeria handiak egin zituzten korrejidoreek nonahi, eta kexu ugari sorrarazi zuten herritarren artean.

Gaztelako erregeek XIV. mendetik aurrera ezarri zituzten korrejidoreak, garai haietan ahaide nagusien arteko guduetan ordena jartzeko aitzakian, eta 1480. urtean behin betiko ezarri zuten Errege-erregina Katolikoek kargu hori. Korrejidoreak Euskal Herritik kanpokoak ziren. Gipuzkoan Donostian, Tolosan, Azpeitian eta Azkoitian bizi ziren, txandaka; eta Bizkaian Bilbon, batez ere, Bermeon eta Durangon. 1841ean desagertu zen korrejidore kargua.


Historia
Espainia
Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu