Kurgan hipotesia
Kurgan hipotesia Marija Gimbutas ikerlariak 1956an plazaratutako teoria da, arkeologia eta hizkuntzalaritza uztartuta, aitzinindoeuroparren jatorria Kaspiar itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean kokatzen duena.[1]
Kaspiar itsasoaren eta Itsaso Beltzaren arteko lurraldean Kurgan kultura garatu zen Kalkolitoaren eta Behe Brontze Aroaren artean. Ehorzketarako kurgan izeneko tumulua (errusieraz eta ukraineraz tumulua adierazteko hitza da kurgan) du ezaugarri nagusi kultura horrek. Marija Gimbutasek eta berarekin bat datozen ikerlariek Kurgan kultura aitzineuroparrekin lotzen dute.[2]. Ondorengo mendeetan, eskualde horretatik Europa, Iran eta India aldera hedatu bide ziren indoeuropar hizkuntzak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Thomas, Homer L.; Gimbutas, Marija. (1958-10). «The Prehistory of Eastern Europe. Part I: Mesolithic, Neolithic and Copper Age Cultures in Russia and the Baltic Area» American Journal of Archaeology 62 (4): 433. doi: . ISSN 0002-9114. (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
- ↑ Gimbutas (1970) page 156: "The name Kurgan culture (the Barrow culture) was introduced by the author in 1956 as a broader term to replace and Pit-Grave (Russian Yamnaya), names used by Soviet scholars for the culture in the eastern Ukraine and south Russia, and Corded Ware, Battle-Axe, Ochre-Grave, Single-Grave and other names given to complexes characterized by elements of Kurgan appearance that formed in various parts of Europe"