La Bien Querida
abeslari espainiarra
- Artikulu hau Ana Fernández-Villaverderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».
Ana Fernández-Villaverde (Bilbo, 1972ko azaroaren 6a), La Bien Querida izen artistikoaz ezaguna, bizkaitar margolari eta musikagilea da. 2005ean proiektua abiarazi, eta luze gabe Espainiako pop indiearen talentu dirdaitsuena zela erakutsi zuen.[1] Romancero, lehen albuma, 2009an estatuan kaleratutako diskarik hoberena izan zen, Mondosonoro eta Rockdelux aldizkarien arabera.[2] 2011n Fiesta karrikaratu zuen, 2012an Ceremonia, 2015ean Premeditación, nocturnidad y alevosía bilduma, eta 2017an Fuego.
La Bien Querida | |
---|---|
Ana Fernández-Villaverde, La Bien Querida proiektuaren burua. | |
Datuak | |
Jatorria | Bilbo |
Musika mota | Indie Pop |
Urteak | 2005 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elefant Records |
Informazio gehigarria | |
La Bien Querida Myspacen | |
Erreferentziak
aldatu- ↑ La Bien Querida Elefant Records, elefant.com
- ↑ Rockdelux reivindica ‘Yes’, jenesaispop.com
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Bien Querida |
- La Bien Querida, myspace.com
- La Bien Querida, Elefant Records, elefant.com