Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

La Gonâve uhartea (frantsesez: île de la Gonâve; Haitiko kreoleraz: il Lagonav) Karibe itsasoan dagoen uharte bat da, Haitiren ekialdean dagoena. Izen bereko golkoanan dago, Port-au-Prince hiriburuaren parean.[1]

La Gonâve
Datu orokorrak
Motauharte eta arrondissement of Haiti (en) Itzuli
Luzera56 km
Zabalera16 km
Azalera743 km²
Geografia
Map
Koordenatuak18°50′N 73°05′W / 18.83°N 73.08°W / 18.83; -73.08
Honen parte daAntilla Handiak
KokapenaKaribe itsasoa
Estatu burujabe Haiti
Department of HaitiOuest
Ur-gorputzaKaribe itsasoa

Uhartea arrondissement (barrutia) bat da Ouest departamenduan, eta Anse-à-Galets eta de Pointe-à-Raquette herriak hartzen ditu. Batez ere kareharriz osatuta dago. 60 km luze eta 15 km zabal da, eta 743 km²-ko azalera du guztira. Uhartea, batez ere, antzua eta menditsua da, eta 300 metroko punturik garaiena du. Paisaia zimurtsu, antzu eta lehorrak lurra nekazaritzarako landatzea eragozten du, eta uharteko giza populazioa 80.000 pertsonakoa da.

Uhartea piratentzako base gisa erabili zuten. 1925ean, militar estatubatuar bat, Faustin Wirkus, uharteko errege izendatu zuten Faustino II.a izenarekin, 1929ra arte, Haitiko gobernuak kanporatu zuen arte.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Frantsesez) Robart, Guy. (1987). «Étude écologique de l'île de la Gonâve (Haïti-Antilles)» Documents de cartographie écologique (Grenoble: Université Joseph Fourier): 82-112..
  2. Wirkus, Faustin. (1932). Le Roi Blanc de La Gonâve. Le Culte Du Vaudou En Haïti. 1915-1929. Paris: Éditions Payot.

Kanpo estekak

aldatu