Lanolina
Lanolina ugaztun batzuen bilgor guruinek sortzen duten argizaria da, bereziki ardietan aurkitzen da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Etimologia
aldatuLanolina izena latinezko lana + oleum hitzek osatzen dute eta "artilearen olioa" esan nahi du[1]. Mathias Eugenius Oscar Liebreich fisikari alemaniarrak izendatu zuen 1885 urtean[2].
Egitura eta ezaugarriak
aldatuKate luzeko gantz azido baten (24 karbono) eta monoalkohol kate luze baten (12-13 karbono) arteko ester molekula izanik erabat hidrofoboa da[3][4].
Baselinaren antzeko ehundura du, ezko itxurakoa, horixka, itsaskorra eta usaingabea da. 36 eta 41'5 °C artean urtzen da.
Ekoizpena
aldatuAhari eta arkumearen artileak %15-20 lanolina du. Artilea desengrasatu egiten da lanolina biltzeko. Ardi bakoitzetik 250-300 ml atera ohi da.
Erabilera
aldatuLarruazalaren hidratatzaile eta emoliente gisa erabiltzen da[5][4] baina lanolina gordinak alkoholak izaten ditu eta pertsona batzuetan alergiak eragin ditzake.
Industrialki lubrikatzaile gisa ekoizten da. Marinelek itsasontziak igurzten dituzte marruskadura txikitzeaz gain balanoak ez itsasteko[6].
Erreferentziak
aldatu- ↑ dle.rae.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ↑ (Ingelesez) «the definition of lanolin» www.dictionary.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ↑ (Ingelesez) Riemenschneider, Wilhelm; Bolt, Hermann M.. (2005). «Esters, Organic» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society) doi: . ISBN 9783527306732. (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ↑ a b Hoppe, Udo. (1999). The Lanolin Book. Hamburg: Beiersdorf ISBN 9783931146054..
- ↑ «Lanolin Information» www.herbalremedies.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ↑ [https://www.forespar.com/products/boat-lubricant-lanocote.shtml «LanoCote� Lubricants & Coatings»] www.forespar.com (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
Kanpo estekak
aldatu