Lee Marvin
Lee Marvin (New York, 1924ko otsailaren 19 – Tucson, 1987ko abuztuaren 29), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea zen, Oscar sariaren irabazlea.
Lee Marvin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1924ko otsailaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Tucson, 1987ko abuztuaren 29a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Lamont Waltman Marvin |
Ama | Courtenay Washington Davidge |
Ezkontidea(k) | Betty Ebeling (en) Pamela Feeley (en) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint Leo University (en) Oakwood Friends School (en) Manumit School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, militarra, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta ofizierra |
Altuera | 185 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Westerna gerra-filma |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza |
Gradua | soldadu |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
|
New Yorkeko aktoreak You're in the navy now (1951) Henry Hathawayren pelikularekin egin zuen debuta zineman, eta Gary Cooper eta Jane Greer aktoreekin egin zuen lan bertan. Film horrez gain beste hainbat burutu zituen, eta Jane Fondarekin La ingenua explosiva (1964) filmean egindako lanari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.
Lee Marvin aktorea 1924. urteko otsailaren 19an jaio zen New Yorken. Ikasle problematikoa eta diziplinarik gabekoa zen, eta horren ondorioz eskola guztietatik kanporatua izan zen. Bere jarrerarekin nekatuta, gurasoek AEBetako marineen taldean sartu zuten Marvin, eta Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte, Saipango gudan zauritu zutelarik. Beranduago, iturgin lanak egin zituen antzerki batean. Antzezlan bateko aktoreetako bat gaixorik zegoen egun batean, bere ordez jarri zen zuzendariak horrela eskatuta, eta lanbideaz maitemindu zen harrezkero Lee Marvin.
Interpretazioa ikasten hasi zen eta antzezlan txikietan hartu zuen parte. 50eko hamarkadan Broadwayn egin zuen debuta Marvinek eta telebistan lan egitea lortu zuen. Hollywooden egin zuen lehen filma You're in the navy now (1951) Henry Hathawayren pelikula izan zen, eta Gary Cooper eta Jane Greer aktoreekin egin zuen lan bertan.
Eight Iron Men (1952), Los sobornados (1953), El motin del Caine (1954), Salvaje (1954), Bad Day at Black Rock (1955), No seras un extraño (1955), El blues de Pete Kelly (1955), Sabado tragico (1955), Attack (1956), Seven Men From Now (1956), El arbol de la vida (1957) eta Ride Lonesome (1959) izan ziren 50eko hamarkadan egin zituen pelikula garrantzitsuenak.
60ko hamarkadan paper garrantzitsuagoak burutu zituen, "Mr. Squad" telesailarekin izan zuen arrakastari esker batez ere. 1957tik 1959ra egin zuen lan proiektu horretan. Hamarkada horretan Los comancheros (1961), El hombre que mató a Liberty Balance (1962), Donovan's Reef ("Irlandarraren Taberna", 1963), Codigo del hampa (1964), La ingenua explosiva (1964), El barco de los locos (1965), Los profesionales (1966), Los doce del patíbulo (1967), A quemarropa (1967), Infierno en el pacífico (1968) eta La leyenda de la ciudad sin nombre (1969) pelikula arrakastatsuetan hartu zuen parte Lee Marvinek.
Jane Fondarekin La ingenua explosiva (1964) filmean egindako lanari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen New Yorkeko aktoreak. Gainera, Monte Walsh (1970), Carne viva (1972), El emperador del norte (1973), The Iceman Cometh (1974) eta Uno rojo: División de choque (1980) filmetan egin zuen lan 70eko hamarkadan. Hurrengo hamarkadan zineman jarraitu zuen, baina maila baxuagoko filmak burutu zituen. Delta Force (1986) izan zen Marvinen azken filma.
1987. urteko abuztuaren 29an zendu zen aktore ospetsua bat-bateko bihotzekoak emanda. 63 urte zituen Lee Marvinek.
Filmografia
aldatuTaula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Marvin |
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |