Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Leonard Adleman (New York, 1945eko abenduaren 31 - ) informatikari estatubatuarra da. RSA zifratze algoritmoaren sortzaileetako bat da, lan horri esker Turing Award saria jaso zuen.[1] DNAren konputazio-eremua sortzeagatik ere ezaguna da.

Leonard Adleman

Bizitza
JaiotzaKalifornia1945eko abenduaren 31 (78 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of California Botanical Garden (en) Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Tesi zuzendariaManuel Blum
Doktorego ikaslea(k)Kireeti Kompella (en) Itzuli
Paul Wilhelm Karl Rothemund (en) Itzuli
Manoj Gopalkrishnan (en) Itzuli
Dustin Reishus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, matematikaria, kriptografoa, biologo molekularra, programatzailea eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Massachusettseko Teknologia Institutua
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Association for Computing Machinery
adleman.usc.edu

Biografia

aldatu

Leonard M.Adleman familia judu batean jaio zen Kalifornian.[2] Bere familiak Bielorrusiatik immigratu zuen Amerikako Estatu Batuetara. San Francisco hirian hezi egin zen eta University of California, Berkeley unibertsitatean ikasi zuen Ingeniaritza Informatikoa. Sneakers pelikularen aholkulari matematikoa ere izan zen,[3] 1996an, eta Ingeniaritzako Akademia Nazionaleko kide izan zen[4], konputazioaren eta kriptografiaren teoriari egindako ekarpenengatik. Zientzien Akademia Nazionaleko kide ere bada.[5]

Horrez gain Adleman, boxeolari amateurra da eta James Toneyrekin entrenatu izan du.[6]

Aurkikuntzak

aldatu

1994an, Molecular Computation of Solutions To Combinatorial Problems artikuluak DNA konputazio-sistema baten antzera erabiltzeko ahalmena azaldu zuen.[7] Artikulu horretan zazpi nodoko instantzia baten grafo Hamiltondarra ebatzi zuen, NP-Osoa den TSP antzekoa den problema. Zazpi nodoko instantzia baten emaitza tribiala izan arren, artikulu hau algoritmo bat konputatzeko DNA erabili izan den lehen adibide ezaguna da. DNAren konputazioa baliabide erabilgarria izan daitekeela frogatu da, eskala handiko beste hainbat konbinatoria bilaketa-arazo ebazteko. Adleman DNA konputazioren guraso bezala aipatzen da.

2002an, berak eta bere ikerketa taldeak arazo 'ez-tribial' bat konpondu zuten DNA konputazioa erabiliz. Arazoa milioi bat baino gehiago emaitza izan ditzaken 20 aldagaiko SAT bat zen. Adlemanek 1994ko bere mintegian erabili zuenaren antzeko eran egin zuten. Lehenik eta behin, arazoaren soluzio espazioa logikoki ordezkatzen duten ADN harien nahasketa sintetizatu zen. Nahasketa hau, orduan, algoritmikoki teknika biokimikoak erabiliz egin zen, "Okerreko" hariak kentzeko, arazoa asetzen zuten hariak bakarrik utziz. Geratzen diren harien sekuentzia nuklearraren analisiak jatorrizko problemarako soluzio "zuzenak" agerian utzi zituen.

2017tik aurrera eta gaur egun arte, Ingeniaritza informatikoko irakaslea da University of Southern California unibertsitatean eta Strata teoria matematikoarekin dabil lanean

Sariak

aldatu

RSA kriptosistema asmatzeko egin zuen ekarpenagatik, Adleman, Ron Rivest eta Adi Shamirrekin batera, 1996ko Paris Kanellakis Theory eta Practice Award eta 2002ko Turing Award sariduna izan zen, azken hau Ingeniaritza Informatikarien Nobel Saria bezala ezaguna dena. Horrez gain, Adleman 2006ko Arte eta Zientzien Ameriketako Akademiako kide eta 2021eko ACM Fellow aukeratua izan zen.[8]

Erreferentziak

aldatu
  1. Leonard M. Adleman | American computer scientist. (Noiz kontsultatua: 2015-11-24).
  2. Leonard (Len) Max Adleman 2002 Recipient of the ACM Turing Award Interviewed by Hugh Williams, August 18, 2016 amturing.acm.org
  3. Sneakers. (Noiz kontsultatua: 2015-11-24).
  4. NAE Website - Dr. Leonard M. Adleman. (Noiz kontsultatua: 2015-11-24).
  5. Leonard Adleman. (Noiz kontsultatua: 2015-11-24).
  6. Professor Adleman versus World Champion Boxer – YouTube
  7. Adleman Papers. (Noiz kontsultatua: 2015-11-24).
  8. «ACM Names 71 Fellows for Computing Advances that are Driving Innovation» Association for Computing Machinery January 19, 2022 (Noiz kontsultatua: 2022-01-19).

Kanpo estekak

aldatu