Liendo
Liendo Kantabriako (Espainia) autonomia-erkidegoko udalerria da. Udalerria Ekialdeko Kostan dago, baina kostaldeko beste herri batzuetan ez bezala, ez du hondartza handirik, baina itsasertzean itsaslabar ikusgarria du. Ibar eder eta berde batean dago, nekazaritzarako bereziki egokia, hamahiru auzoz osatua.
Liendo | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kantabriako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Kantabria | ||||||||||
Alkatea | Juan Alberto Rozas Fernandez (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Liendo | ||||||||||
Posta kodea | 39... | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 39036 | ||||||||||
Herriburua | Hazas (Liendo) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°23′42″N 3°22′44″W / 43.395°N 3.3788888888889°W | ||||||||||
Azalera | 25,96 km² | ||||||||||
Altuera | 30 m | ||||||||||
Mugakideak | Castro Urdiales, Guriezo, Ampuero, Limpias eta Laredo | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.242 (2023) 7 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 48 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | S | ||||||||||
aytoliendo.com |
Kostaldea nahiko malkartsua da, eta komunitateko itsaslabarrik altuenak eskaintzen ditu. Bi kala txiki ditu, Candina mendi handientsuaren eta Yeseraren babesean: San Juliangoa eta Valdearenasekoa (edo Sonabia). Dena den, azken horretara heltzeko Oriñondik egin behar da, Castro-Urdialesen.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuLiendo Kantabriako haran bat da. Herri hau Ekialdeko kostalde bailaran dago, baina beste kostako herriak ez bezala, ez ditu hondartza luzerik; eta bailara berde batean dago hainbat auzotan banatuta. Santanderretik 57 kilometrotara dago eta Laredo eta Kastro Urdialesek mugatzen dute. Hazas auzoaren inguruan beste auzuneak kokatzen dira. Kostaldeko lerroa nahiko malkartsua da itsaslabar askorekin, ondorioz, hondartzak oso txikiak dira.
Auzoak
aldatuHazas udal hiriburuaren inguruan, gainerako hamabi auzoak biltzen dira:
- Hazas (Herriburua).
- Iseca Nueva.
- Iseca Vieja.
- Isequilla.
- Llatazos.
- Mendina.
- Mollaneda.
- Noval.
- La Portilla.
- Rocillo.
- Sopeña.
- Villanueva.
- Villaviad.
Demografia
aldatuLiendo 1242 biztanle ditu (EEI 2023)
1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2005 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.237 | 1.209 | 1.198 | 1.078 | 1.124 | 1.116 | 1.000 | 1.019 | 815 | 804 | 831 | 995 | 1.193 |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Liendoko udalaren webgunea.