Liu Cixin
Liu Cixin —txinera tradizionalez: 劉慈欣; txinera sinplifikatuz: 刘慈欣; pinyinez: Liú Cíxīn, liu-c^xin ahoskatua— (Yangquan, Shanxi, Txina, 1963ko ekainaren 23a) idazlea da. Nagusiki zientzia-fikzioa idazten du. Txinako zientzia-fikziozko sari nagusia, Galaxia Saria delakoa, bederatzi aldiz irabazi du,[1] eta nazioarteko Hugo Saria,[2] berriz, behin.
Liu Cixin | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pekin, 1963ko ekainaren 23a (61 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Lehen hizkuntza | txinera |
Hezkuntza | |
Heziketa | North China University of Water Resources and Electric Power (en) (1980(e)ko hamarkada - 1985) |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia-fikzio idazlea, ingeniaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Arthur C. Clarke, Jules Verne eta Lev Tolstoi |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
|
Lan nabarmenak
aldatuEleberriak eta narrazio laburrak idatzi izan ditu Liuk eta horietan ezagunena, trilogia bat da, Remembrance of Earth's Past izenaz argitaratua ingelesez. Trilogia horren funtsa da Lurrak kontaktu egiten duela Alpha Centauri izarraren inguruan garatutako zibilizazio estralurtar batekin. Trilogiaren lehen aleak Hiru gorputzen problema du izenburua eta horretan oinarriturik 3 Body Problem telesaila garatu eta estreinatu zen 2024an.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Awards for Chinese-language science fictions announced. (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).
- ↑ (Ingelesez) «2015 Hugo Awards» The Hugo Awards 2015-03-31 (Noiz kontsultatua: 2017-11-23).