Los Rodeosko istripua
Los Rodeosko istripua 1977ko martxoaren 27an Los Rodeos aireportuan (gaur egungo Tenerife-Norte), San Cristóbal de La Laguna udalerrian, bi Boeing 747 hegazkinen arteko istripua izan zen, non 583 pertsona hil ziren.[1] Hegazkingintzaren historian, hildako gehien eragin dituen abiazio-istripua da.[1][2][3]
Los Rodeosko istripua | |
---|---|
Mota | hegazkin-istripu ground collision (en) |
Data | 1977ko martxoaren 27a (17:06 (en) ) |
Kokaleku | Ipar Tenerifeko aireportua |
Herrialdea | Espainia |
Partehartzaile kopuru | Boeing 747-100 (en) : 248 Boeing 747-100 (en) : 234 Boeing 747-100 (en) : 14 Boeing 747-200 (en) : 396 Boeing 747-200 (en) : 380 Boeing 747-200 (en) : 16 |
Operatzen dituen elementuak | Boeing 747-100 zerena Pan Am (N736PA). Flight (en) PA1736 |
Operatzen dituen elementuak | Boeing 747-200 zerena KLM (PH-BUF). Flight (en) KL4805 |
Abiapuntu | Los Angelesko nazioarteko aireportua (N736PA) Amsterdam-Schiphol aireportua (PH-BUF) |
Helmuga | Kanaria Handiko aireportua (N736PA, PH-BUF) |
Kausa | pilot error (en) laino air traffic control (en) |
Pertsona hilak | 583 |
Pertsona zaurituak | 61 |
Bizirik irten direnen kopurua | 61 |
Istripua izan zuten hegazkinak KLM 4805 (Schiphol aireportutik Kanaria Handiko aireportura zihoan KLM airelinea herbeheretarraren charter hegaldia) eta PAA 1736 (John F. Kennedy nazioarteko aireportutik Kanaria Handikorantz zihoan Pan Am hegaldi erregularra) izan ziren.
Kanaria Handiko aireportuan MPAIAC Kanariar Uhartediaren Autodeterminazioaren eta Independentziaren aldeko Mugimenduko talde armatuak egindako bonba abisu baten ondorioz, hegaldi asko Los Rodeos aireportura desbideratu zituzten, istripua izan zuten bi hegazkinak barne. Aireportua berehala pilatu zen, errodaje-kale bakarra blokeatu zen eta irtetzen ziren hegazkinak pistatik bideratu beharra izan zuten. Behe-laino lodiak aerodromoa estaltzen zuen, eta beraz, aireontziak eta kontrol-dorreak ez zuten kontaktu bisualik.[4][5]
Istripua KLMren hegazkina aireratzen hasi zenean gertatu zen, Pan Am hegazkina oraindik pistan eta errodaje-kalera irteteko zorian zegoela. KLMren hegazkina arriskuaz ohartu zenean igotzen saiatu zen Pan Amen hegazkina gainetik gainditzeko, eta ia lortu bazuen ere azkenean jo egin zion. Talkak KLM 4805 ontzian zeuden pertsona guztiak eta Pan Am 173 hegazkineko bidaiari gehienak hil zituen, soilik hegazkinaren aurrealdean zihoazen 61 bidaiari bizirik atera zirelarik.
Espainiako agintariek egindako ikerketak, istripuaren arrazoi nagusia KLMko kapitainak aireratzeko harturiko erabakia izan zela ondorioztatu zuen, aire-zirkulazioaren kontrolatzaileak aireratzeko baimena eman ziola oker uste baitzuen.[6] Herbehereetar ikerlariek KLMko tripulazioaren eta kontrolatzaileen arteko irrati-komunikazioetan izandako gaizki-ulertua nabarmendu zuten, azkenekoz, KLMk istripuaren errua onartu zuelarik eta biktimei kalte-ordainak ematea erabakiz.[7]
Hondamendiak industrian eragin iraunkorra izan zuen, bereziki irratiko komunikazioetan fraseologia estandarizatua erabiltzeak duen berebiziko garrantzia azpimarratuz. Kabinako prozedurak ere berrikusi zituzten, eta horrek tripulazioaren baliabideen kudeaketa airelineetako pilotuen trebakuntzarenfuntsezko zati gisa ezartzen lagundu zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Accidente de los Rodeos: se cumplen 40 años de la mayor tragedia aérea de la historia» Clarín 2017-3-27.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuando toda la mala suerte del mundo aterrizó en Los Rodeos» El Mundo 2002/03/27.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tenerife: La mayor tragedia en la historia de la aviación» La Vanguardia: 1-4. 1077-20-11.
- ↑ (Ingelesez) «580 killed in history's worst air disaster» Associated Press in: Eugene Register-Guard. (Oregon): 1A. 1977-3-28.
- ↑ (Ingelesez) «Dutch pilot blamed for air disaster» Associated Press in: Eugene Register-Guard. (Oregon): 1A. 1977-3-29.
- ↑ (Ingelesez) ASN Accident Description. in: Aviation Safety Network..
- ↑ (Ingelesez) Project-Tenerife. How KLM accepted their responsibility for the accident. .
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kanarietako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |