Luis Aranaren Cisco etxea
Luis Arana edo Cisco Etxea Getxo udalerriko Areeta auzoan, Zugazarteko 61 zenbakian kokatzen da. Dolores Ybarra Lopez de Lacallerekin ezkonduta zegoen Luis Arana Urigüen enpresaburu, politikari kontserbadorea eta kirolari bilbotarrak eskatuta eraiki zuten. Bilbon oso ezaguna zen, zenbait kirol egiten zituelako eta zenbait ekimen sustatu zituelako (golf, futbola, atletismoa, etab.).[1]
Luis Aranaren Cisco etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Getxoko eremu berezia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°20′04″N 3°00′40″W / 43.334367°N 3.011017°W |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Manuel María Smith |
Ondarea | |
EJren ondarea | 72 |
Eraikina
aldatuManuel María Smithek 1909. urtean egindako soiltasun handiko eraikina da. Ingeles estilo berritzailea du, ingeles landetxeetan oinarrituta. Hala ere, Smithek 1914. eta 1928. urteetan eraikina berritu eta barroko estiloa hartu zuen. Horren ondorioz, jatorrizko soiltasun hori galdu eta “Ana erreginaren” estiloaren ezaugarriak hartu zituen. Smithen lanik nabarmen eta originaletako bat da. Zenbait urte beranduago, eraikin horretan oinarritu ziren haren fatxadaren jarraipena diren Eugenio Aguinagaren Cisco II. eta Cisco III. eraikinak.
Alde guztiak agerian dituen eraikina da, "L" formako oin aski irregularra du, eta barruko aldea ezkaratza hexagonal baten inguruan antolatzen da. Erdisotoa, behe-oina eta beste bi oin dauzka. Tudor bao laukizuzenak ditu erdi-puntuko arku beheratuan lantzelatuak, idi-begiak, harlandu txikiz inguraturiko baoak eta era askotako markoez inguraturiko beste batzuk.[2]
Oinaren mutur banatan 1929. urtean proiektaturiko dorre zilindriko bi altxatzen dira, teilatuak kono-itxurakoak. Gainean bola batzuk dituzte, eta inposta-lerro izurtsuak dauzkate. Horietako dorre batek, Zugazarte hiribideari begira dagoenak, arku txiki itsuez osaturiko erlaitza du mentsulen gainean. Smith arkitektoaren obra handienetako eta esanguratsuenetako bat da, izan ere kalitate handikoa da nola arkitekturaren hala kokalekuaren ikuspuntuetatik, eta orube txiki batean egokituta dagoen arren, leku garrantzitsuan dago.
Gainera, inspirazio-iturri izan zen fatxadari jarraipena ematen dioten eraikinak (Cisco I eta Cisco II, Eugenio de Aguinagak 1948. urtean eraikitzen hasia) egiteko eta Zugazarte hiribidearen amaiera honen itxura zehazteko.
Eraikinaren izana nondik datorren esateko hiru aukera dago:
- Eraikinaren aurrean zeuden 6 metroko belaontziek Cisco izena zutela-eta.
- Seme baten izena Francisco omen zen eta Cisco deitzen zutela-eta.
- Han saltzen zen ikatz-motaren izenetik.
Iruditegia
aldatu-
Ikuspegi Orokorra.
-
Sarrera.
-
Dorrea.
-
Dorrea.
-
Goiko solairua.
-
Armarria.
-
Sarrera.
-
Balkoia.
-
Atzeko Dorrea.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis Aranaren Cisco etxea |