Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Luis I.a Espainiakoa

politikari espainiarra

Luis I.a[1] (Madril, 1707ko abuztuaren 25Madril, 1724ko abuztuaren 31), ezizenez Liberala, Espainiako erregea izan zen 1724ko urtarrilaren 14tik hil arte. Espainian jaiotako lehen Borboia izan zen eta erregetzan iraun zituen 229 egunek Espainiako erreinaldi laburrena osatzen dute, Filipe Ederra kontuan hartu gabe.

Luis I.a Espainiakoa


Espainiako errege

1724ko urtarrilaren 15a - 1724ko abuztuaren 31
Filipe V.a Espainiakoa - Filipe V.a Espainiakoa
Espainiako Estatuburua

1724ko urtarrilaren 15a - 1724ko abuztuaren 31

Asturiasko printze

1709ko apirilaren 7a - 1724ko urtarrilaren 15a
Karlos II.a Espainiakoa - Fernando VI.a Espainiakoa

Santiagoko ordenaren maestre handia

Bizitza
JaiotzaMadril1707ko abuztuaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1724ko abuztuaren 31 (17 urte)
Hobiratze lekuaEl Escorial monasterioaren errege kripta
Convent of San Gil (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Baztanga
Familia
AitaFilipe V.a Espainiakoa
AmaMaria Luisa Savoiakoa
Ezkontidea(k)Luisa Elisabet Orleanskoa  (1722ko urtarrilaren 20a -
Haurrideak
Familia
LeinuaEspainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8852594 Edit the value on Wikidata

Aita Filipe V.a eta ama Maria Luisa Savoiakoa zituen.

Biografia

aldatu

Luis I.a Borboikoa Filipe V.aren eta Maria Luisa Saboiakoaren seme zaharrena izan zen eta, zazpi urte zituenean, amarik gabe geratu zen. Orduan, bere aita Isabel Farmesiokoarekin ezkondu zen eta, horrela, bere haurtzaroa erabat aldatu zen.

1722an, Luis Luisa Isabel Orleansekoarekin ezkondu zen, Filipe Orleansekoaren alabarekin, alegia. Ezkondu zirenean, Luisek 15 urte zituen eta Luisak, 12.

Filipe V.ak abdikatu egin zuen eta,1724ko urtarrilaren 14an, Luis I.a izan zen errege berria.

Tronua hartu eta handik zazpi hilabetera, gaixotu egin zen; baztanga zuen eta Luisa Isabel emazteak zintzo zaindu zuen, bera ere kutsatu zen arte. 1724ko abuztuaren 31n, 17 urte bete berriak zituela, hil zen erregea. Koroa Luisen aitarengana itzuli zen berriro, Filipe V.arengana, eta alargun gaztea monarkia frantsesera itzuli zen, espainiar erret familiarekin ez baitzuen harreman handirik.

Haren gorpua El Escorial monasterioko Erregeen Panteoira eraman zuten.

Borboiak Espainian

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Danvila, Alfonso. El reinado relámpago, Luis I y Luisa Isabel de Orleáns, 1707-1724. Madril: Espasa-Calpe, 1952.