Luis III.a Beaumontekoa
Luis III.a Beaumontekoa (c. 1430 - Aranda de Jarque, 1508ko urriaren 16a) Leringo kondea eta Nafarroako kondestablea izan zen.
Luis III.a Beaumontekoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1501 - 1507
1481 - 1495 ← Piarres Peralta eta Ezpeletakoa
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | 1430 (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | Nafarroako Erresuma | ||||||
Heriotza | Aranda (en) , 1508ko azaroaren 6a (egutegi gregorianoa) (77/78 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Luis II.a Beaumontekoa | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
aldatuAita Luis II.a Beaumontekoa eta ama Karlos III.a Nafarroakoaren alaba Joana Nafarroakoa izan zituen. 1462an aita hil zenean, Leringo konde eta Nafarroako kondestable bihurtu zen. Hala ere, aldez aurretik izandakoa zen politikan, 1451an aita preso hartu zutenetik, Joanes osabarekin batera, beaumontarren buruzagia zelako.
1464an eta Tarragonako itunaren bitartez, armak utzi eta Joanes II.a Aragoikoaren alaba zen Leonor Aragoikoa 1468an ezkondu zuen. Pixkanaka pixkanaka Fernando II.a Aragoikoaren aldeko jarrerak azaldu zituenez, Leonor I.a Nafarroakoak 1472an matxinotzat jo zuen.
1485ean Katalina Foixkoa eta Joanes Labritekoaren ezkontzaren aurka azaldu zuenez, Maddalen Frantziakoa erreginordea borrokatu zuen. 1493an beaumontar eta agaramontarren artean bake itunak sinatuak izan ziren bai Iruñean bai Orthezen erregeak koroatuak izan ziren.
Kondea laster altxatu zen[1] berriro baina 1495ean porrot egin eta Fernando II.a Aragoikoaren babes bila joan zen Gaztelako Erresumara. 1500. urtean eskubideak berreskuratu arren, 1507an lepoa lehengo burutik izan zuen. Aragoiko Erresuman erbesteratu zuten hil arte.
Ezkontza eta alabak
aldatu1468ko urtarrilaren 22an Tarragonan Leonor Aragoikoarekin ezkondu zen; zortzi seme-alaba izan zituzten:
- Luis, oinordekoa
- Fernando
- Piarres
- Joanes
- Katalina
- Ana
- Luis Joanes, eta
- Piarres
Erreferentziak
aldatu- ↑ Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. Txalaparta, 65 or. ISBN 9788481365436..
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Piarres Peralta |
Nafarroako kondestable Luis III.a Beaumontekoa 1481-1495 |
Ondorengoa Alfonso Carrillo Peralta |
Aurrekoa Alfonso Carrillo Peralta |
Nafarroako kondestable Luis III.a Beaumontekoa (2. aldiz) 1501-1507 |
Ondorengoa Alfonso Carrillo Peralta |