Luis Iruarrizaga
musikagile espainiarra
Luis Iruarrizaga Agirre (Igorre, Bizkaia, 1891ko abuztuaren 25a - Madril, Espainia, 1928ko apirilaren 13a) bizkaitar musikagilea izan zen, Juanen anaia.
Luis Iruarrizaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Igorre, 1891ko abuztuaren 25a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1928ko apirilaren 13a (36 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Musika instrumentua | organoa |
Biografia
aldatu1904. urtean Andre Maria Bihotz Guztiz Garbiaren Seme Misiolarien Kongregazioan sartu zen. Santo Domingo de la Calzadan apaiz ikasten ari zela, kantu gregorianoa eta harmonia ikasten jardun zuen.
Madrilen bizi izaten jarri zelarik, Eliza Musikako Eskola Nagusia sortu eta bertako zuzendari izan zen. Anaiarekin batera, hark sorturiko Tesoro Sacro Musical aldizkariaren eta Madrilgo apaizgaitegiko Schola Cantorum abesbatzaren zuzendari izan zen, hil zen arte.
Obra nagusiak: Misa Paschalis, Canciones bucólicas a la Santísima Virgen, Cántigas eta Poema de la Asunción.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.