Madura
Madura Indonesiako uhartea da, Javako ipar-ekialdeko kostaldearen parean dagoena. 4.078 kilometro koadroko eremua du (administratiboki 5.168 kilometro koadro, ekialde eta iparraldeko uhartexka batzuk gehitzen baitzaizkio), eta 2012an 3.630.000 biztanle zituen. Hizkuntza nagusia madurera da, Javako ekialdean eta beste 66 uhartetan ere erabilia.
Madura | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 87 m |
Mota | uharte |
Azalera | 4.429 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 7°04′S 113°24′E / 7.06°S 113.4°E |
UTC ordua | UTC+07:00 |
Honen parte da | Sondako Uharte Handiak |
Estatu burujabe | Indonesia |
Indonesiaren banaketa administratiboa | Ekialdeko Java |
Ur-gorputza | Indiako ozeanoa Javako itsasoa |
Leku geografikoa | Sondako Uharte Handiak |
Klima, landaredia eta fauna Javako berberak dira, baina lurra oso elkorra da leku gehienetan. Kokoak, olioa eta zura dira Madura uharteko ekonomiaren oinarriak. 1949 arte, Herbehereen esku egon zen; urte horrez geroztik Indonesiaren parte da. Administratiboki Ekialdeko Java probintziaren barnean dago.
Banaketa administratiboa
aldatuMadura uhartea lau barrutitan (kabupaten) banatuta dago:
- Bangkalan
- Sampang
- Pamekasan
- Sumenep
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/9/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.