Maider Morras Azpiazu
Maider Morras Azpiazu (Arrasate, Gipuzkoa, 1976) abokatua, Unibertsitateko irakaslea eta politikaria da.
Maider Morras Azpiazu | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Arrasate, 1976ko otsailaren 7a (48 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
2023ko ekainaren 17an Maider Morras Arrasateko alkate bilakatu zen EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren aldeko botoekin.[1]
Biografia
aldatuMaider Morras Azpiazu abokatua da ikasketaz, Euskal Herriko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta bestelako formazio esanguratsuen artean Bitartekaritza Familiarreko Gradu-ondoa burutu zuen 2004-2005 ikasturtean UPV-EHUn.
Ofizioz ere abokatua da eta 2004tik bulego propioa du Arrasaten. UPV- EHUko Zuzenbide Fakultatean ere irakasle izana da hainbat ikasturtetan zehar irakasgai ezberdinak irakatsiz.[2]
Politikari ibilbidea
aldatuEsperientzia politikoari dagokionez, zinegotzi izana da Arrasateko Udalean Bildu alderdiaren eskutik 2011-2015 legegintzaldian eta bozeramale izateaz gain Pertsonal zein Berdintasun sailen ardura izan zuen bere gain.[2]
2019-2023 legegintzaldian ere Arrasateko udaleko zinegotzia izan zen, oposizioan, eta Euskal Herria Bilduren bozemalea.[3]
2023ko urtarrilean Arrasateko EH Bildu, eta bertako Mahai Politikoak Maider Morras Azpiazu proposatu zuen alkategai izateko, berretsi egin zuen Morrasekiko konfiantza. "Herrikoia, gertukoa eta langilea, Maider Morras Azpiazuren hautagaitzak esperientzia eta ezagutza eskaintzen dio herriari eta, ezkerretik eta jendartearen arazoekin konprometituta, arrasatearron bizitzak hobetzeko etengabe lan egingo duen talde oso bat gidatzeko hautagai ezin hobea da", nabarmendu zuen indar politikoak, ohar bidez.[4]
2023ko maiatzaren 28an hausteskude aurreko egunetan Maider Morras alkategaiaren adierazpena:[5]
Arrasate plural, euskaldun eta feminista aldarrikatzen dugu
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan Debagoieneko hiru herritan iraulketa gertatu zen Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Hiruretan, EH Bildu nagusitu zen, EAJren kaltetan.[6]
2023ko ekainaren 17an alkate kargua hartu zuen, lepo bete zen osoko bilkuren aretoan. EH Bilduren eta Elkarrekin Arrasateren aldeko botoekin eta EAJren eta sozialisten boto zuriarekin. Hala, demokrazia garaiko Arrasateko bederatzigarren alkate bilakatu zen Maider Morras Azpiazu.[7]
Hizlari
aldatu- Oinordetza eta Testamentu Legea Euskadin izenburua zuen hitzaldia eman zuen Legarre plazako kultur etxean.[8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
- ↑ a b «Maider Morras izango da Arrasateko EH Bilduren hautagaia - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ Dominguez, Anabel. (2020-06-23). «EH Bildu tilda de "cortoplacistas" las medidas adoptadas en Arrasate» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «EH Bilduren Mahai Politikoak Maider Morras proposatu du alkategai izateko - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «Maider Morras (EH Bildu): "Arrasate plural, euskaldun eta feminista aldarrikatzen dugu" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «Aldaketa esanguratsu bat» Gipuzkoako Hitza 2023-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ «Maider Morrasek alkate kargua hartu du, lepo bete den osoko bilkuren aretoan - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
- ↑ Mondraberri. (2023-02-27). Oinordetza eta testamentuari buruzko hitzaldia emango du Maider Morrasek | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa; Emakumeekin lan asko egin dut abokatu moduan, eta argi nuen Berdintasun Saila zela ondoen zetorkidan esparrua Goiena, 2011.07.11
- Elkarrizketa: 2015ean ez zuen EAJk irabazi, guk galdu genuen; orain, egin behar duguna da guk irabazi Goiena, 2019.05.16
- Maider Morras hautagaiaren hitzak YouTube, 2019.03.29