Malakita
Malakita Cu2CO3(OH)2 formula kimikoa duen mineral karbonatoduna da.
Malakita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Karbonatoak |
Formula | Cu2CO3(OH)2 |
Dana sailkapena | 16a.3.1.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 5.BA.10 |
Sistema kristalino | Monoklinikoa - prismatikoa |
Eponimoa | Malva eta peafowl (en) |
Identifikazioa | |
Kolorea | Berdea |
Habitoa | Masiboa, botrioidala, estalaktitikoa |
Esfoliazioa | Perfektua |
Gogortasuna Mohs eskalan | 3,5 - 4 |
Distira | Hitsa/beirakara kantitate handitan, zetatsua kristal forman |
Marra | Berdea |
Dentsitate erlatiboa | 3,6 - 4 |
Kobre karbonato basikoa ere esaten zaio. Sistema monokliniko prismatikoan kristaltzen da.
Pisu espezifikoa, 4; gogortasuna, 4.
Kolore berde iluna du, eta kristal-distira. Kobre sulfuroen oxidazioz sortzen da, eta azurita, limonita, krisokola eta beste gai batzuekin elkarturik agertu ohi da.
Malakita-hobi asko aurkitu dira munduan zehar, Ural mendietan handienak. Oso aintzat hartua da bitxigintzan.
Irudi galeria
aldatu-
Arizonako malakita eta azurita
-
Kongoko estalaktita bikoitz baten sekzioa
-
Malakitaren zelula-unitatearen maketa
-
Malakitazko baso neoklasikoa San Petersburgoko Hermitage museoan
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.