Manolo Sanlúcar
Manuel Muñoz Alcón, artistikoki Manolo Sanlúcar gisa ezaguna (Sanlúcar de Barrameda, 1943ko azaroaren 21a - Jerez de la Frontera, 2022ko abuztuaren 27a) flamenko gitarra jotzaile espainiarra izan zen.[1] Paco de Lucía, Gerardo Núñez, Vicente Amigo, José Antonio Rodriguez, Tomatito eta Serranitorekin batera, XX. mendearen azken erditik gitarra flamenkoaren bilakaera gidatu zuen figuretako bat izan zen. Bere estiloa garbitasunaren eta abangoardiaren artean zebilen baina horretarako beste musiketan eraginik bilatu beharrik gabe, sustrai berberetatik abiatu zen. Gitarra eta orkestrarako obrak konposatu zituen.[2]
Manolo Sanlúcar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Muñoz Alcón |
Jaiotza | Sanlúcar de Barrameda, 1943ko azaroaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Jerez de la Frontera, 2022ko abuztuaren 27a (78 urte) |
Familia | |
Aita | Isidro Muñoz Raposo |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea eta musikagilea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | flamenkoa |
Musika instrumentua | gitarra |
manolosanlucar.com | |
Ibilbidea
aldatuBere aitak, Isidro Sanlúcar gitarrista flamenko bikainak, Javier Molinaren estiloan gitarra flamenkoa irakatsi zion. Paco de Lucía gitarra-maisuarekin kolaboratu zuen hainbat grabaziotan. Honen antzera, Carlos Saurak flamenkoari eskaini dizkion hainbat filmetan agertzen da. Vicente Amigo bezalako gitarrista handiak ere prestatzen zituen. 1990ean, Canal+ Spain-erako gai-musika konposatu zuen. Bere azken diskoa, La Voz Del Color, 2008an plazaratu zuen. 2014an, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandakoa.[3]
Diskografia
aldatu- Recital Flamenco (1968)[4]
- Inspiraciones (1970)
- Mundo Y Formas De La Guitarra Flamenca Vol. I (1971)
- Mundo Y Formas De La Guitarra Flamenca Vol. II (1971)
- Mundo Y Formas De La Guitarra Flamenca Vol. III (1972)
- Sanlúcar (1975)
- Sentimiento (1976)
- Fantasía (1977)
- ...Y Regresarte (Homenaje A Miguel Hernández) (1978)
- Manolo Sanlúcar En Japón (1979)
- Candela (1980)
- Azahares (1981)
- Al Viento (1982)
- Ven Y Sígueme (1982)
- Trebujena (1984)
- Testamento Andaluz (1985)
- Medea (1987)
- Tauromagia (1988)
- Solea (1989)
- Aljibe (1992)
- Locura De Brisa Y Trino (2000)
- La Voz Del Color (2008)
Aitorpenak
aldatu- Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina 2015ean
- Cadizko probintziako seme kutuna, 2016an
- Nazioarteko Flamenko Saria 2021ean
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://www.eldiario.es/andalucia/lacajanegra/cajon_flamenco/adios-manolo-sanlucar-maestro-total-guitarra-flamenca_1_9270961.html
- ↑ https://www.historiadelasinfonia.es/naciones/la-sinfonia-en-espana/la-sinfonia-en-el-siglo-xx/sanlucar/
- ↑ https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-1191
- ↑ https://www.discogs.com/es/artist/387814-Manolo-Sanlúcar
Bibliografia
aldatu- Manolo Sanlúcar: El alma compartida. Memorias. Almuzara Editorial, 2007. ISBN 978-84-96968-21-9.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Manolo Sanlúcar: flamenkoa bizitzeko artea.
- (Ingelesez):Manolo Sanlúcar IMDb webgunean.