Manuel Laborde
Manuel Laborde Werlinden (Tolosa, 1899ko abenduaren 29a - Donostia, 1993ko maiatzaren 12a) gipuzkoar ingeniari, naturzale eta sustatzailea izan zen[1]
Manuel Laborde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1899ko abenduaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1993ko maiatzaren 12a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria |
Lantokia(k) | Donostia |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Aranzadi Zientzia Elkartea |
Ibilbide profesionala
aldatuIkasketak Tolosan hasi ostean, Santanderreko Eskola Industrialean jarraitu zituen; 1917ean Bilboko Injeniaritza Goi Eskola Teknikoan sartu zen, 1923an Injeniaritza Industrial titulua atera zuelarik. Urte berean CAF hasi zen lanean, eta departamentu desberdinak zuzendu zituen. 1926an senideekin Andoainen "Labher" enpresa sortu zuen, eta Manuel zuzendari-gerentea izan zen.[2] Geroago, metalgintzako beste enpresa baten administrazio-kontseiluan izan zen, baita Villabonako makina-erreminta enpresa batean ere. 1963an Bilboko Industria Ingeniaritza Eskolako teknologia nuklearreko batzordekide izendatu zuten.[3]
Kulturgintza
aldatuEuskalerriaren Adiskideen Elkarteko (EAE) kidea, 1927tik aurrera "Amigos de Aralar" taldeko kidea izan zen, 1945etik aurrera Aranzadi Zientzia Elkartearen (AZE) sorrera bultzatuko zuena.[3] Labordek AZE-ren ikerlanetan oso aktiboki parte hartu zuen, laguntza ekonomikoa barne.[4] 1952an, AZE-ko beste kide batzuekin batera, Labordek Jose Miguel Barandiaranek Hego Euskal Herrira itzuli ahal izateko gestioetan aritu zen. AZE-ren "Munibe" aldizkarian, EAE-ren Buletinean, eta hainbat aldizkaritan artikulu asko argitaratu zituen geologia, meatzaritza, metalurgia, burdinolak eta historiaurreari buruz. 1969tik aurrera, Lucas Mallada Geologia Institutuko aholkulari teknikoa izan zen. Gipuzkoan dolmen bi, hamalau hilarri eta Marizuloko aztarnategi arkeologikoa aurkitu zituen. Hainbat indusketa arkeologikotan parte hartu zuen. Filatelia, ikonografia eta artean aditua zen. Pio Caro Barojaren "Guipúzcoa" dokumentalerako ekarpen garrantzitsua egin zuen. 1978tik 1980era Eusko Ikaskuntzaren Fisika, Kimika eta Matematika saila zuzendu zuen. 1984ean EAE-k omenaldia egin zion Azkoitiako Insausti Jauregian. 1988an Eusko Ikaskuntzak Manuel Lekuona Saria eman zion.[3] Euskal Herriko Unibertsitateak baditu haren omenezko "Manuel Laborde Werlinden" izeneko sariak, industria ekimen berritzaileei zuzenduak.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Manuel Laborde Werlinden. .
- ↑ (Ingelesez) «Laborde Hermanos fabrika. Andoain - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Biografía Manuel Laborde – Entreprenari. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
- ↑ GOICOETXEA MARCAIDA, Ángel. 1997. La Sociedad de Ciencias Aranzadi. Medio siglo de trabajos, 1947-1997. Munibe suplemento 11. 199 or.
- ↑ Manuel Laborde Sariak: Manuel Laborde Biografia
Kanpo estekak
aldatu