María Bravo
María Jesús Bravo Gutiérrez-Barkin (Portugalete, Bizkaia, 1952) sopranoa eta kantu irakaslea da. Errepertorio zabala izan du, eta Europako hainbat antzokitan izan da, hala nola Genova, Milan edo Parisen.
María Bravo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1952 (71/72 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria eta musika-irakaslea |
Ahots mota | sopranoa |
Biografia
aldatuMerkataritzako peritua karrera egiten hasi zen, baina bere familian bizi zen giro musikalak lirikarantz bideratu zuen.[1] Juan Crisóstomo de Arriaga Bizkaiko Musika Kontserbatorioan kantua, pianoa eta tronpeta ikasi ondoren, Bartzelonan eta Madrilen hobetu zuen bere maila Gómez de Ribó eta M. García López irakasleekin.[1][2][3] 1981ean, beka batekin joan zen Milanera, Rosseta Noli zentro autonomo lirikoan teknika hobetzera, Adriana Lazzarini, Rosetta Noli eta Vittorino Pelligrinirekin.[2][4]
Eszenatokietan 1984an egin zuen debuta, Genova hirian, Verdiren Simón Bocanegra operan, Ameliaren paperean.[1][4] Prima donna izan zen, Milaren paperarekin, Alberto Franchettiren La figlia de Iorioren (1906) lehen antzezpen modernoan, Vittoriale degli italiani antzokian, 1988an.[5] Funtzioa gorde egin zuten eta Gabriele D’Annunziok idatzitako liburuan oinarritutako opera honen grabazio bakarra bihurtu da.[5][6]
Bere errepertorioan aipagarriak Guridi, Bizet, Catalani, Offenbach, Puccini, Salieri eta Verdiren lanak, nahiz eta musika arina eta folklorikoa ere kantatu duen.[4][3][2][1]
Besteak beste, Santander, Bilbo, Milan eta Genovako opera-jaialdietan izan da.[2] Europako hainbat opera-antzokitan ere parte hartu du: Arena, Filarmonikoa eta Veronako Nuovo, Mantuako Sociale, Bilboko Arriaga, Parisko Carnavalet, Milango Giuseppe Verdi kontserbatorioa edo Santanderko Plaza Porticadan.[3][4] Europan kantatzeaz gain, New Yorken, Erroman edo Hong Kongen ere egin du lan, A. Kraus, E. Lloris, G. Scano, C. Zardo edo K. Ansson bezalako kantariekin batera.[3][2][4] Lan horietan, besteak beste, E. De Mori, G. Patané, A. Guingal, Enrique García Asensio eta Urbano Ruiz la Orden maisuek zuzendu dute.[4][3][2]
Agertokietan egin duen ibilbidearekin batera, kanturako eta pianorako musika-pieza txikiren bat konposatu du eta hainbat disko grabatu ditu.[2] Lan horiei Espainiako eta Italiako hainbat kontserbatoriotan egindako hezkuntza-lana gehitu behar zaie, bai prestakuntzari dagokionez, bai hobekuntzari dagokionez nabarmentzekoa da Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan epaimahaikide gisa egindako lana, 2004tik 2011ra.[7][8][9][3]
Sariak eta aintzatespenak
aldatuHainbat kantu-sari jaso ditu, hala nola;
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Pilar Luengo. María Bravo. ISSN 1134-6582..
- ↑ a b c d e f g h Bravo Gutiérrez Barkin, María - Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
- ↑ a b c d e f g Mª Jesús Bravo. .
- ↑ a b c d e f g Maria Bravo [Sopran - Portugal - Oper - Repertoire - Aufnahmen. ].
- ↑ a b Alberto Franchetti (1860-1942): “La figlia di Iorio” (1906) | GBOPERA. .
- ↑ ► Discografía AlbertoFranchetti. .
- ↑ Salvador Aulló. Semifinal del Concurso Internacional de Canto de Bilbao (ES). .
- ↑ Naiara Baza. Nuevos talentos líricos: Del 1 al 6 de noviembre, se celebra el XIII Concurso Internacional de Canto de Bilbao. .
- ↑ Alberto López Echevarrieta. XII Concurso Internacional de Canto de Bilbao. .