Maratoi
Maratoia lasterketa mota bat da, zehazki 42,195 km luze dena. Errepideko lasterketa nagusitzat jotzen da. Atletismo programan sartu zen Atenasen 1896an ospatu ziren Olinpiar Jokoetatik aurrera, gizonezkoen kategorian, eta 1984tik Los Angelesen emakumezkoen kategorian. 1908ko Olinpiar Jokoetan 40 km-tik 42,195 km-ra aldatu zen distantzia, Ingalaterrako Erreginak Errege Jauregiaren paretik igarotzea nahi baitzuen.
Bere jatorria Filipides soldadu greziarrari buruzko istorioan oinarrituta dago. Nekeak jota hil zen, Maratoitik Atenasera 40 kilometro egin ondoren, Persiar armadaren garaipenaren berri emateko. Egia esatera, Filipidesek Atenastik Espartara arteko bidea egin zuen laguntza eske, 213 kilometro inguru.
Eliud Kipchoge kenyarrak garai guztietako gizonezkoen maratoi-markarik onena du (2:01:39), 2018ko irailaren 16an Berlinen lortutakoa; eta Brigid Kosgei kenyarrak emakumezkoen markarik onena du (2:14:04), 2019ko urriaren 13an Chicagon lortutakoa[1].
Jatorria
aldatuKondairaren arabera, K.a. 490. urtean Greziak Persia garaitu zuen Maratoiko guduan. Garaipenaren berri albait arinen eman behar zioten Atenasi, eta Fidipidesen esku utzi zuten egiteko hori. Greziakoak lasterka egin zituen Maraton eta Atenas artean dauden 42 bat kilometroak, baita lehertuta amaitu ere. Helmugara iritsi zenean, “irabazi dugu” esan eta han bertan hil zen.
Herodoto greziar historialariak, ordea, bestelako istorioa kontatu digu: Fididipesen egitekoa Espartako armadari laguntza eskatzea omen zen. Persiar soldaduek bidean aurkitu zuten guztia suntsitu eta Atenasera iritsiak ziren. Espartaren babesa lortu ezean, jai zuten greziarrek. Fidipesek bi egun behar izan zituen Atenastik Espartara zeuden 240 kilometroak egiteko; alferrik, gainera, zeren eta Artemisaren omenezko jaialdia antolatzen ari zirela-eta Atenasi laguntzea uko egin baitzioten Espartakoek. Fidipesek 240 kilometroak egin behar izan zituen atzera, burumakur, albiste txarrak baitzeramatzan etxera.
Maratoilariak
aldatuMunduko denbora onenak 2008 arte (gizonak)
aldatuDenbora | Atleta | Herrialdea | Eguna | Lekua |
---|---|---|---|---|
2h03:59 | Haile Gebrselassie | Etiopia | 2008 ira 28 | Berlin |
2h04:26 | Haile Gebrselassie | Etiopia | 2007 ira 29 | Berlin |
2h04:55 | Paul Tergat | Kenya | 2003 ira 28 | Berlin |
2h04:56 | Sammy Korir | Kenya | 2003 ira 28 | Berlin |
2h05:38 | Khalid Khannouchi | AEB | 2002 api 14 | Londres |
2h05:50 | Evans Rutto | Kenya | 2003 urr 12 | Chicago |
2h05:56 | Haile Gebrselassie | Etiopia | 2006 ira 24 | Berlin |
2h06:05 | Ronaldo da Costa | Brasil | 1998 ira 20 | Berlin |
2h06:14 | Felix Limo | Kenya | 2004 api 4 | Rotterdam |
2h06:15 | Titus Munji | Kenya | 2003 ira 28 | Berlin |
2h06:16 | Moses Tanui | Kenya | 1999 urr 24 | Chicago |
2h06:16 | Daniel Njenga | Kenya | 2002 urr 13 | Chicago |
2h06:16 | Toshinari Takaoka | Japonia | 2002 urr 13 | Chicago |
Munduko denbora onenak 2008 arte (emakumeak)
aldatu
Denbora | Atleta | Herrialdea | Eguna | Lekua |
---|---|---|---|---|
2h15:25 | Paula Radcliffe | Erresuma Batua | 2003 api 13 | Londres |
2h18:47 | Catherine Ndereba | Kenya | 2001 urr 7 | Chicago |
2h19:12 | Mizuki Noguchi | Japonia | 2005 ira 25 | Berlin |
2h19:36 | Deena Kastor | AEB | 2006 api 23 | Londres |
2h19:39 | Sun Yingjie | Txina | 2003 urr 19 | Pekin |
2h19:41 | Yoko Shibui | Japonia | 2004 ira 26 | Berlin |
2h19:46 | Naoko Takahashi | Japonia | 2001 ira 30 | Berlin |
2h19:51 | Zhou Chunxiu | Txina | 2006 mar 12 | Seul |
2h20:42 | Berhane Adere | Etiopia | 2006 urr 22 | Chicago |
Munduko Maratoi Nagusiak
aldatuWorld Marathon Majors (WMM) izenarekin ezagutzen dira munduko maratoi lasterketa nagusiak. Zortzi probak osatzen dute.
Garaia | Maratoia | Lehen ekitaldia |
---|---|---|
Otsailean | Tokioko maratoia | 2007 |
Apirilean | Bostongo maratoia | 1897 |
Apirilean | Londresko maratoia | 1981 |
Irailean | Berlingo maratoia | 1974 |
Urrian | Chicagoko maratoia | 1977 |
Azaroan | New Yorkeko maratoia | 1970 |
2 urtetik behin | Munduko Atletismo Txapelketa | |
4 urtetik behin | Olinpiar Jokoak | 1896 |
Maratoiak Euskal Herrian
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) elPeriodico.com. (2015-04-22). «Homenaje a Paula Radcliffe, la mejor maratoniana del mundo» La Bolsa del Corredor (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).