Margarita Landi
Encarnación Margarita Isabel Verdugo Díez, ezagunagoa Margarita Landi izenez (1918ko azaroaren 19a, Madril - 2004ko otsailaren 6a, Albandi, Carreño, Asturias), espainiar kazetari bat izan zen.
Margarita Landi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Málaga, 1918ko azaroaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Albandi, 2004ko otsailaren 6a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea eta kazetaria |
Espainian gertakariei buruzko kazetaritzan espezializatutako lehenbiziko emakumeetako bat izan zen, usadioz gizonezkoei bakarrik mugatu zegoen lan arloa. Kriminologian lizentziatua egoteak arlo honetan bikain jardutea ahalbideratu zuen.
1953an El Caso: Crónicas de sucesos aldizkarian lan egiten hasi zen eta 27 urtez lanbide horretan jardun zuen. Une honetatik aurrera ezaguna izango ziren bere ezaugarriak erabiltzen hasi zen: emakume ileori sofistikatua eta erreflexiboa eta pipa erretzailea.
1980-1987 artean Interviú aldizkarian lan egin zuen. 1980ko hamarkadan TVEko saioetan agertzen hasi eta mediatikoki ospea bereganatu zuen, Telemadrid katean ere agertzen zen.