Maria Juana Gesalaga
Maria Juana Gesalaga Etxaide (Zarautz, 1907ko abenduaren 3a - ibidem, 2004ko martxoaren 7a) Zarauzko errepresaliatu politikoa izan zen Ravensbrückeko kontzentrazio-esparruan. Espainiako Alderdi Komunistako kidea zen Jose Miguel Begiristain Urdangarin tolosarrarekin ezkondu ostean, ihesean aritu ziren. Ravensbrücketik askatu eta gero Bordelen bizi izan zen. Bere bizitzako azken urteetan Zarautzera itzuli zen, familiarekin bizitzera.[1]
Maria Juana Gesalaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1907ko abenduaren 3a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Zarautz Bordele Ravensbrück |
Heriotza | Zarautz, 2004ko martxoaren 7a (96 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | etxekoandrea |
Biografia
aldatuMaria Juana Gesalaga Zarautzen jaio zen 1907ko abenduaren 3an. 1931ko urriaren 15ean Jose Miguel Beguiristain Urdangarinekin ezkondu zen. Tolosan jaioa zen Beguiristain eta zapataria zen lanbidez. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean Jose Miguelek UGTren batailoietan parte hartu zuen, teniente graduarekin. Frontea erortzean, Le Barcarèsen eta Gursen izan ziren, eta handik Bordelera egin zuten, erbesteratu gisa. Begiristainek, ordea, jarraitu zuen militante klandestinoentzako dokumentazio faltsua egiten. Muga gurutzatu ohi zuen materiala lortzeko.[1]
Maria Juana naziek atxilotu zuten Bordelen, senarra Espainian zegoen batean. Senarra 1943an atxilotu zuten, Alcalá de Henaresen espetxeratu zuten eta bere arrastoa betirako galdu zen. Maria, ordea, Compiègnera eraman zuten, lehenengo eta hortik Ravensbrückera, 19.424 preso zenbakiarekin.[1]
Bertan ezagutu zuen Rita Perez asturiar erresistentea. Ritaren senarra Sauchsenhausenen erail zuten, Paul semea Orrienenburgen eta Francismo, seme zaharra, Dachaun egon zen baina bizirik ateratzea lortu zuen. 1945ko apirilaren 23an Gurutze Gorriak eta Armada Gorriak Ravensbrück askatu zuten[2] eta Maria Juana Bordelera itzuli zen.[1]
Bordelen Ritaren semea zen Franciscorekin ezkondu zen. Noizbehinka Zarauzko familiarekin komunikatzen jarraitu zuen, baina gutxitan kontatu zuen bizitakoa. Francisco senarra hil zenean, Zarautzera bueltatu zen, familiarekin bizitzera. 2005eko martxoaren 7an hil zen, 96 urterekin.[1]
Memoria
aldatuBere jaiotetxearen aurrean Stolperstein bat du jarrita.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Maria Juana Guesalaga Etxaide eta erresilientzia – EREDUZKO OROIMENAK. (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
- ↑ «History & Overview of Ravensbrück» www.jewishvirtuallibrary.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Reconocimiento a dos zarauztarras, presos en los campos nazis» El Diario Vasco 2015-03-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).