Michigango Unibertsitatea
Michigango Unibertsitatea (UM, U de M, umich edo U-M) (ingelesez: University of Michigan) Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitate publikoa da; hala ere ikasleek ordaintzen dituzten tasak oso altuak dira. Michigan estatuan dago. Bere campus nagusia Ann Arborren dago. Beste txikiagoak Flinten eta Dearbornen daude. Prestigio handikoa erakundea da, Estatu Batuetako garrantzitsuenetariko bat. 1817an sortu zuten, Michigan estatua sortu baino hogei urte lehenago.
Historia
aldatuMichigango Unibertsitatea 1817an sortu zen, Detroiteko lurretan, Michigan estatuaren legeriaren arabera. Fort Meigs-eko Ituna jarraituz, Chippewa, Ottawa eta Potawatomi herriek 7,76 kilometroko eremua eman zuten helburu horrekin. Ann Arborek estatuko hiriburu berria izango zela espero zuen eta helburu horrekin 16 hektarea alde batera utzi zituen. Lansing estatuko hiriburu berri gisa aukeratu zutenean, gordetako lur horiek unibertsitatearentzako izan ziren. Orduan, unibertsitateak Detroiteko lurrak saldu zituen, eta egoitza Ann Arborera aldatu zen 1837an. Jatorrizko 16 hektarea horiek egungo campus zentralaren zatia bihurtu ziren.[1]
Ann Arborreko lehen klaseak 1841ean eman ziren: lehen kurtsoan sei ikasle ziren eta bigarrenean bat; haiekin bi irakasle aritu ziren. Lehen graduazio ekitaldia 1845ean egin zen, hamaika ikaslekin. 1866rako, 1.205 ikasle izatera iritsi ziren langileak, horietako asko Amerikako Gerra Zibilaren beteranoak. 1870 urtean emakumezko ikasleei sarbidea eman zitzaien; Michigangoak hori egin zuen lehenengo unibertsitate handia eta hirugarrena Esatu Batuetan izan zen; beste biak Oberlin College, 1883an, eta Lawrence Unibertsitatea, 1847an, izan ziren.
1958an Dearbornen campus berri bat ireki zen; gero Flintekoa etorri zen. Gaur egun 28 fakultate eta eskola ditu, 55 000 ikasle baino gehiagorekin. Fakultate zaharrena Literatura, Zientzia eta Arteena da; berriena Politika Publikoaren Eskola da, Gerald Ford Fundazioak lagunduta, 1995ean irekita. Ikasle ohiak 420 000 baino gehiago dira.
Fakultateak
aldatuGaur egun Michingago Unibertsitateak fakultate eta unibertsitate eskola hauek ditu:
- Ingeniaria Fakultatea
- Literatura, Zientzia eta Arteak Fakultatea (College of Literature, Science & the Arts)
- Gerald R. Ford Politika Publikoaren Eskola
- Zuzenbide Fakultatea (Michigan Law School)
- Medikuntza Fakultatea (University of Michigan Health System)
- Negozioen Eskola (Ross School of Business)
- Hezkuntza Eskola
- Informatika Eskola
- Musika, Antzerki eta Dantza Eskola (School of Music, Theater & Dance)
- Natura Baliabideen eta Ingurumenaren Eskola (School of Natural Resources & Environment)
- Farmazia Fakultatea
- Osasun Publikoaren Eskola
- Arkitektura eta Hiri-planifikazioaren Fakultatea (Taubman College of Architecture and Urban Planning)
Ikasle ospetsuak
aldatuHemen gutxi batzuk aipatzen dira:
- Arthur Miller idazlea
- Susan Orlean saiakeragilea
- Mike Wallace kazetaria
- Theodore Roethke poeta
- Donald Harris musikagilea
- Peter King musikagilea
- Anne Horak Gallagher aktorea
- Dominique Morisseau aktorea
- Don Diamond aktorea
- Mason Adams aktorea
- Daniel Blumenthal pianista
- George Dantzig matematikaria
- G. Edward Griffin idazlea
- Stephen Thomas Erlewine musika kritikaria
- Adele Goldstine informatikaria
- John Grew organista
- Katie Bouman zientzialaria
- Thomas S. Burns historialaria
- Gerald Ford AEBetako Presidentea
- Frank O'Hara poeta, saiakeragilea
- Larry Page Googleren sortzailea
Michigan Wolverines
aldatuMichigan Wolverines (Michigango tripazainak) Michigango Unibertsitatean kirol taldeen izena da. Ofizialki unibertsitateak 27 talde ditu. Wolverines taldeek NCAAk unibertsitate lehiaketetan hartzen dute parte eta Big Ten Conference zein Central Collegiate Hockey Association erakundeen partaideak dira.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://espanol.umich.edu/sobre-michigan/tradicion-e-historia/
- ↑ www.mgoblue.com
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Unibertsitatearen webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Unibertsitateari buruzko datuak.
- (Ingelesez):Unibertsitatea Youtuben.