Mikel Aizpuru
Mikel Xabier Aizpuru Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1963ko otsailaren 12a) Euskal Herriko Unibertsitatean Historia Garaikidean katedraduna da. 1996 eta 2000 artean Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen. 2011tik Historia Garaikidea sailaren zuzendaria da. 2017tik 2024ra Kultura Ondarearen zuzendaria izan da Eusko Jaurlaritzan. Gaur egun Bermeon bizi da.[1][2][3]
Mikel Aizpuru | |||
---|---|---|---|
(2017) | |||
1996 - 2000 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Mikel Xabier Aizpuru Murua | ||
Jaiotza | Gabiria, 1963 (60/61 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Bermeo | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea historia, Doktoretza | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta historialaria | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Ikasketak
aldatuGeografia eta Historian Lizentziatura bukatu zuen 1986an EHUn. 2000an historian doktore titulua lortu zuen EHUn. Aurkeztu zuen tesian nazionalismoaren jatorria, antolaketa eta ekinbide politikoa aztertu zuen 1893-1923 urteen artean.[4] 1990an ikerketa-egonaldi bat egin zuen Renoko Unibertitatean Basque Estudies Program-aren barruan.
Idazlanak
aldatuMikel Aizpuruk hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 60 lan baino gehiago dira.[5] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:[2]
- Eta Tiro Baltzari. Abertzaletasuna eta Jauntxokeria Bermeon 1899-1914. Bilbo UEU 1990,
- Manual de Historia social de trabajo. Madrid, Siglo XXI (1994). Antonio Riverarekin idatzia.
- El Partido Nacionalista Vasco en Guipúzcoa (1883-1923): orígenes, organización y actuación política. Bilbao, EHU/UPV (2000)[4]
- Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984. UEU (2003)[6]
- 1936ko udazkena Gipuzkoan. Hernaniko fusilamenduak. Alberdania (2007). Hauekin batera: Apaolaza, Urko; Gómez, Jesús María; Odriozola, Jon
- El informe Brusiloff. La Guerra Civil de 1936 en el Frente Norte vista por un traductor ruso. Irún, Alberdania (2009)[7]
- Barakaldo, una ciudad industrial. Auge y consolidación (1900-1937). Bilbo, Beta Ediciones, (2010).
- Barakaldo, una ciudad industrial. Esplendor, crisis y renovación (1937-2004) Bilbo, Beta Ediciones,(2010)
- Gaur Egungo Munduaren Historia (2011). UEU (2011). (Fernando Martínez Rueda-rekin)
- Antzinako Azpeititik Azpeiti berrira (2011).
- Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. UEU, 2011. Fernando Martinez Ruedarekin.[8][9]
- Amets baten oinordeko gara. 1936ko Euskal Unibertsitatea/Heredamos un sueño. La Universidad Vasca de 1936. Bilbao, UPV/EHU, 2012,
- La Segunda República y la Guerra Civil. Madrid Alianza Editorial, 2013, (Félix Luengo-rekin)
Ikerketa
aldatuHainbat argitalpen eta proiektu zuzendu ditu gai hauen inguruan:[2][3]
- Erbestea eta hiritartasunak
- Atzerritartasuna
- Gerra zibila
- Nazionalismoaren azterketa, bereziki bere alderdi sozialetan,
- Euskal historiografia garaikidea
Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da giza zientziak arloan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aizpuru Murua, Mikel - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-12-19).
- ↑ a b c Aizpuru Murua, Mikel. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2017-12-19).
- ↑ a b Irekia. Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Mikel Xabier Aizpuru Murua - Berriak. (Noiz kontsultatua: 2017-12-19).
- ↑ a b Mikel, Aizpuru Murua. «El nacionalismo vasco en guipuzcoa: orígenes, organización y actuación política (1893-1923)» (pdf) TESEO (tesis doctorales) (Noiz kontsultatua: 2000).
- ↑ Mikel Aizpururen produkzioa, Inguma datu-basean zehaztua (>60 produktu)]
- ↑ Aizpuru Murua, Mikel. (2003). Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan: Hasierako urteak 1973-1984. (Noiz kontsultatua: 2017-12-19).
- ↑ «eLiburutegia | El informe Brusiloff: la Guerra Civil de 1936 en el frente norte vista por un traductor ruso» www.eliburutegia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ «eLiburutegia | Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009» www.eliburutegia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).
- ↑ Aizpuru Murua, Mikel; Rueda, Fernando Martinez. (2011-04-11). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. UEU ISBN 978-84-8438-334-5. (Noiz kontsultatua: 2020-07-03).