Mikel Arruabarrena Larrarte
euskal idazlea eta fisikaria
Mikel Arruabarrena Larrarte (Hondarribia, Gipuzkoa, 1994ko maiatzaren 1a) gipuzkoar poeta eta fisikaria da.
Mikel Arruabarrena Larrarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1994ko maiatzaren 1a (30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta fisikaria |
Bizitza
aldatuHondarribian jaio zen 1994ko maiatzaren 1ean.[1] Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean fisikako gradua ikasi zuen. 2016an graduatu zen Pickering emultsioen simulazioa Langmuir xurgapen eredua erabiliz izenburuko gradu amaierako lana aurkeztuta.[2] Gaur egun, fisikako doktoretza egiten ari da.
2017an Lasarte-Oriako XXXI. Literatura Lehiaketa irabazi zuen euskarazko poesiari dagokion kategorian, Hezurdurak izenburudun idazlanarekin.[1] 2019an Iruña Hiria XIII. Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuen euskarazko poesiaren kategorian Poemak ahanzturaren bezperan izenburuko idazlanarekin.[3]
Liburuak
aldatuPoesia
aldatu- Ahanzturaren bezperan (2019, Denonartean)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Lasarte-Oriako Udala. (2017). (pdf) Lasarte-Oriako XXXI. literaturako lehiaketak 2017. Lasarte-Oria (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 18a).
- ↑ Arruabarrena Larrarte, Mikel. (2016ko irailaren 1a). (pdf) Pickering emultsioen simulazioa Langmuir xurgapen eredua erabiliz. Leioa (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 18a).
- ↑ Euskalerria Irratia. (2019ko ekainaren 20a). Mikel Arruabarrenak irabazi du euskarazko Iruña Hiria Nazioarteko XIII. Poesia Saria. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 18a).