Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Mir (espazio estazioa)

Mir[1] (errusieraz: Мир, «bakea» edo «mundua») Errusiaren espazio estazioa izan zen, jatorriz sobietarra zen baina SESB banatzean errusiar izatera pasatu zena. Mir estazioak bost urte irautea aurreikusi zen hasieran, baina azkenean hamahiru urte iraun zuen. Munduko lehen espazio estazio jendeztatua izan zen, eta Errusiaren espazio programaren bukaera. Han kosmonautak eta astronautak ibili ziren.

Mir (espazio estazioa)
Historia
Espazio jaurtiketa 1986ko otsailaren 19a
Deorbit of Mir 2001eko martxoaren 23a
Atmosferan sartzea 2001eko martxoaren 23a
Ezaugarriak
Dimentsioak27,5 (altuera) × 31 (zabalera) × 19 (luzera) m
Masa129.700 kg
Edukiera3

Mir estazioa modulu ezberdinak gehituz eraiki zen, 1986. urteko otsailaren 19an jaurti zuten lehengo modulua eta hortik aurrera besteak eta 1996an azkenengoa jaurti zelarik. Lurretik 300-400km-tara zegoen eta bi orduro orbitatzen zuen Lurra. Bertan zientziarekin loturiko esperimentu ugari eta obserbazio astronomikoak, errekor asko hautsiz. 1997an sute baten ondorioz, estazioa zahartzen hasi zen. Honek guztiak estazioaren desorbitatzea eta atmosferan suntsitzea ekarri zuen. 2001eko martxoaren 23an suntsitu zuten era kontrolatuan. MKS misioen (Buran sobietar anezka proiektua) jomuga bezala erabiltzea zuten helburu baina geroago bere misioak aldatu egin ziren Buran proiektua bertan behera gelditu ondoren.

Historia

aldatu

Salyut izeneko sobietar estazioetan oinarritua zegoen. Soiuz eta Progress espazio-ontzien bidez jarri zuten martxan. Hasieran MKS proiektuaren (Buran sobietar anezkaren proiektua) jomuga izan behar zuen, baina proiektua bertan behera utzi zutenean bere eginbeharrekoak aldatu egin ziren.

Diseinua eta aldaketak

aldatu

1976. urtean onartu zen Salyut estazioak ordezkatzeko proiektua, Salyut-DOS 17k estazioaren diseinu hobetu bat egiteko. DOS bertsioaren oso antzekoa izan behar zuen hasieran, atrakatzeko lau posturekin (bi albo bakoitzean), Salyut motakoen antzera eta beste bi postu estazioaren aurrealdeko atrakatze esfera batean. Azkenean 1978an txopako portu bateko eta brankako bost postutako estazioa bilakatu zen. Azkenik Mir estazioaren lehenengo zirriborroa 1982an egin zen.

Estazioaren bilakaera

Lehenengo misio sobietarrak

aldatu

Mir espazio estazioa lanean hasi zenean Salyut motako estazioak zaharkituak utzi zituen. Mirrera joan ziren lehen kosmonautak Leonid Kizim eta Vladimir Soloviov izan ziren eta estazioa orbitatzen hasi eta 21 egunetara joan ziren, Soyuz T-15 espazio-ontziak eramanda. Hauek 125 egun eman zituzten bertan. 1987ko otsailaren 8an Soiuz TM-12 ontzi baten Juri Romarenko eta Aleksandr Laveikin heldu ziren, Mir-era joandako bigarren tripulazioa.

Irekitze internazionala

aldatu

1987ko apirilaren 5ean Mir espazio estaziorantz Kvant modulua bidali zen, sobietar, britainiar, herbeheretar, alemaniar eta europar espazio agentzietako ingeniariek diseinatua. Lotzea ez zen egin, objektu ezezagun baten ondorioz. Kosmonautek espazio-ibilaldia eman behar izan zuten arazoa konpontzeko. Hortik aurrera Mir espazio estazioak lau modulu zituen Mir 1, Soiuz TM-2, Progress 29, martxoan jaurtia, eta Kvant-a. Ondorioz Sobietar Batasunak historiako espazio estazio handiena lortu zuen. Hiru hilabete geroago Aleksandr Viktorenko, Aleksandr Aleksandrov eta Mohamed Faris siriarra joan ziren baina sei egun bakarrik eman zituzten, kosmonauta baten gaixotasunarengatik. Romarenko kosmonauta han geratu zen, iraunaldi errekorrak hautsiz.

1988ko udan misio internazionalak hasi ziren, Sobiet batasuneko "satelite" herrialdeetako kosmotautak joanez. Ekainaren 8an Aleksandr Aleksandrov bulgariarra joan zen Abdul Mohamed lehen kosmonauta afganiarrak lagundua. Azaroaren 26an Jean-Loup Chrétien frantziarra joan zen espazio estaziora.

Garai sobietarraren bukaera

aldatu

Sobiet Batasuneko aurrekontuetako murrizketen ondorioz Mir estazioa hutsik geratu zen 1989. urtean 3 hilabetez, irailaren 8an hurrengo tripulazioa joan arte. Sergei Krikaliov kosmonauta 1990eko abenduaren 2an joan zen espazio estaziora, oraindik sobietarra zenean. Kosmonauta hau bueltatzerako jadanik SESB ez zen existitzen, Errusia zegoen bere ordez.

Euromir

aldatu

Errusia jarri zenetik ESAren izenean joan egin ziren astronauta eta kosmunatua guztiak.

Errusiar-estatubatuar garaia

aldatu

Garai honetan Mir estazioaren ahalmena eta estatubatuarren transbordadorea konbinatuz. 1993.urtean AEBk eta Errusiak Nazioarteko Espazio Estazioa egiteko hitzarmena sinatu zuten.

Gainbehera

aldatu

1997. urteko otsailaren 23an sute bat egon zen Mir estazioan. Suteak aire egokituaren sistema geldiarazi egin zuen, 7 minutuz jarraitu zuen sutea. Sutearen ondorioz sortutako matxurak apirilean hasi ziren konpontzen.

Ekainaren 25an progress motako ontzi ez tripulatu batek estazioaren aurka talka egin zuen, bertako modulu baten zulo bat eginez. Ondorioz eguzki plaka bat apurtu egin zen eta hautsitako modulua despresurizatu egin zen. Istripu honen ondorioz AEBren eta Errusiaren arteko kooperazioa kolokan jarri zen tokian-tokiko eztabaidengatik.

Bukaera

aldatu

Soiuz TM-30a izan zen azken misioa bertan Aleksandr Kaleri eta Sergei Zalkhotin joan ziren, Mirrera joandako azkenengoak. Espazio estazioaren desorbitatzea 2001eko martxoaren 23an bukatu zen, ozeano barean suntsitu zen. Hasiera batean inbertitzaile pribatu batzuek estazio estazioa erosi nahi izan zuten, bertan filmak egiteko. Baina azkenean hori ezinezkoa ikusi zen eta bertan behera gelditu zen ideia hori.

Printzipioz sobietarrek beste estazio bat egin nahi zuten, Mir-2 izenekoa, baina atzera bota zuten proiektua. Dagoeneko eginda zeuden moduluak Nazioarteko Espazio Estazioan erabili ziren, eta han segitzen dute.

Mir moduluak

aldatu

Mir espazio estazioa 7 modulu elkartzean osatu zen. Horietako modulu bakoitza banaka jaurtiki ziren orbitara, "Proton" suziri batek jaurtikiak, Elkarketa modulua izan ezik, espazio anezka batek eramana. Guztira 100 tona zituen.

Bertan, eskifaiako 3 kide bizi ziren, nahiz eta hilabeteko tartetan 6 kide izan. Bi epe laburretan izan ezik, Mir estazioa era jarraituan izan da bizileku 1999ko abuztu arte.

Modulua Jaurtiketa data Jaurtiketa ibilgailua Elkartze data Masa Soiuz Xedea Bakandua Mir Antolaketa Argazkia
Erdigunea
Базовый
1986-02-19 Proton 8K82K - 20.100kg - Bizi modulu nagusia, espazio estazioaren erdigunean, non beste moduluak elkartu ziren.    
Kvant-1
Квант-1
1987-03-31 Proton 8K82K ~1987-04-04 10.000kg TM-2 Behaketa astronomikoak eta esperimentu zientifikoak.    
Kvant-2
Квант-2
1989-11-26 Proton 8K82K 1989-12-06 19.640kg TM-8 Bizi mantentze sistema sofistikatuago eta berriagoa, esperimentu estra-zientifikoak eta aire-ganbera.    
Kristall
Кристалл
1990-05-31 Proton 8K82K 1990-06-10 19.640kg TM-9 Teknologia, material prozesatzea, geofisika eta astrofisika laborategia.      
Spektr
Спектр
1995-05-20 Proton 8K82K 1995-06-01 19.640kg TM-21 Anezka-Mir programarako esperimentuak.    
Elkarketa modulua
Стыковочный модуль
1995-11-12 Atlantis anezka 1995-11-15 6.134kg TM-22 Espazio anezka estatubatuarrentzako elkarketa modulua, Anezka-Mir programan.    
Priroda
Природа
1996-04-23 Proton 8K82K 1996-04-26 19.000kg TM-23 Teledetekzio modulua.      
 


Estazioaren moduluak

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu