Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Mireya Etxaluze

euskal astrofisikaria

Mireya Etxaluze Azkonaga (Eibar, Gipuzkoa, 1977ko urtarrilaren 19a[1]) euskal astrofisikaria da.[2]

Mireya Etxaluze
Bizitza
JaiotzaEibar1977ko urtarrilaren 19a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
La Lagunako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakastrofisikaria
Enplegatzailea(k)The Open University (en) Itzuli  (2010eko urtarrilaren 1a -  2010eko uztailaren 31)
Harvard–Smithsonian Center for Astrophysics (en) Itzuli  (2010eko abuztuaren 1a -  2011ko uztailaren 31)
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia  (2011ko irailaren 1a -  2014ko abenduaren 31)

1995ean fisika ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2001ean astrofisikako ikasten hasi zen Tenerifeko La Lagunako Unibertsitatean. 2004an Oxfordera joan zen, Rutherford Appleton laborategian Kuiper gerrikoko asteroideen jatorriaren eta hauen ezaugarri nagusien inguruan ikertzera.[1]

2006an doktorego-ikasketak egiten hasi zen Rutherford Appleton laborategian eta Unibertsitate Irekian (ingelesez: Open University). Bertan Far infrared studies of the galactic plane (euskaraz: galaxia-planoari buruzko ikerketa infragorri urrunean) izenburuko doktore-tesia idatzi zuen ingelesez. Doktoregoa ikasten ari zen bitartean, JAXA Japoniako espazio agentziarekin elkarlanean aritu zen Akari satelitearen teleskopio infragorriko datuekin lanean.[1] 2009an doktoratu zen.[3]

Aitortzak

aldatu
  • 2017an Ohorezko kofrade izendatu zuen Bakailaoaren Kofradiak XXIV. Kapituluan.[4]

Erreferentziak

aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.