Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Mod Londresen (Ingalaterra) garatutako musika eta kultura mugimendua izan zen, moda eta musikan oinarritua. Mugimenduaren jatorria ingelesezko modernism terminoan dago. 1950eko hamarkada bukaeran hasi eta goreneko unea 1960ko hamarkada erdian izan zen. Korronte horren jarraitzaileei mod esaten zieten eta gehienak Ingalaterrako hegoaldean zeuden, iparraldeko hirietan ere (Manchester, Liverpool) zale anitz ziren arren. Elementu adierazgarrienak musika, moda eta scooterrak ziren.

RAFaren sinboloa Mod ikurra bilakatu zen.

Jatorria

aldatu

15-23 urte zituzten Ingalaterrako etorkin eslaviarrek sustatu zuten mod fenomenoa. Gazte horiek droga trafiko eta joskintza negozioekin harremana zuten, gizarte-klase ertainekoak baziren ere. Europa kontinentaleko moda berrien eta Estatu Batuetako beltzen musika estiloaren inguruan (jazz, rythm and blues) interes handia erakusten zuten. Askoren iritziz, teddy boys hiri tributik sortu ziren, moden arerio rockerrak bezala.

Hasiera batean, modak “modern jazz”aren jarraitzaileak deskribatzen zituen, tradari aurkakotasuna adieraziz (jazz tradizionalaren jarraitzaileen fenomenoa). Gerora, definizio hau musika esparrutik haratago zabaldu zen; pop arta, nouvelle vague zinema frantsesa eta filosofia existentzialista. Colin MacInnes-ek idatzitako Absolute Beginners lana mod mugimenduaren aintzindaritzat jo da.

Gatazka sutsuak izan ziren mod eta rocker azpikulturaren artean –azken hauek motor eta larruekin zerikusia zuen mugimendua zen—. Gatazka horien ondorioz, eztabaida handia sortu zen Britainia Handian gaztaro modernoaren inguruan. Liskar horiek Anthony Burgessen Laranja Mekanikoaren inspirazio izan ziren.

1960ko amaiera aldera, mod batzuek skinhead hiri tribua edo azpikultura sortu zuten: hasiera batean, afroamerikar kultura eta musikaren zaleak ziren, batez ere ska zaleak, baina 1970eko hamarkadaren erdialdean azpikultura bitan banatu zen, bata ezker muturrekoa eta bestea eskuin muturrekoa eta arrazista, biak ere elkarren etsai.

Mod ospetsuak

aldatu

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu