Moonstruck
Moonstruck (euskaraz: Ilargiaren lilura) amodiozko komedia filma da, Norman Jewison kanadar zinemagileak 1987an zuzendu zuena. Cher, Nicolas Cage, Olympia Dukakis, Vincent Gardenia eta Danny Aiello izan ziren antzezle nagusiak.
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, eta hiru irabazi: emakumezko aktore onenarena (Cher), taldeko emakumezko aktore onenarena (Olympia Dukakis) eta jatorrizko gidoi onenarena (John Patrick Shanley). Hiru Urrezko Globo ere jaso zituen, eta Berlingo Zinemaldian zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza (Norman Jewison) bereganatu zuen.
Argumentua
aldatuNew York hiriko Brooklyn auzoa. Loretta Castorini (Cher) estatubatuar-italiar emakumea Johnny Cammareri (Danny Aiello) izeneko estatubatuar-italiar gizonareekin ezkontzeko hitzemana dago, azken hau ezkontza ospatu aurretik Siziliako Palermo hirian hiltzorian dagoen bere ama bisitatzekotan da. Lorettaren aita ez dago ezkontzarekin oso gustura, bere alabak ezkontzarako batere zorte onik ez duela pentsatzen baitu, lehenbiziko ezkontzako senarra autobus batek jota hil baitzen.
Siziliara joan aurretik, Johnnyk emaztegaiari bere anai Ronny (Nicholas Cage) ezkontzara gonbidatu dezan eskatuko dio, bost urtetik Johnnyren erruz Ronnyk esku bat galdu eta bi anaiak elkar hitzegin gabe baizeuden. Ilargi beteko gau batez Lorettak Ronny bisitatu eta ustekabean biak elkar maiteminduko dira, baina hasiera batean, Lorettak ez du maitemindua dagoela onartuko. Egun horretan berta, Lorettaren gainontzeko senideak ere ilargiaren liluraren eragina jasan eta euren bizitzek bapateko aldaketa jasango dute.
Aktoreak
aldatu- Cher: Loretta Castorini
- Nicolas Cage: Ronny Cammareri
- Olympia Dukakis: Rose Castorini
- Vincent Gardenia: Cosmo Castorini
- Danny Aiello: Johnny Cammareri
- Julie Bovasso: Rita Cappomaggi
- Louis Guss: Raymond Cappomaggi
- John Mahoney: Perry
- Feodor Chaliapin, Jr.: Aitona Castorini
- Anita Gillette: Mona
Kanpo estekak
aldatu- Moonstruck filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)