Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Moravia Handia (txekieraz: Velká Morava, eslovakieraz: Veľká Morava, latinez: Magna Moravia) 833 eta X. mendearen artean garatu zen erdialdeko Europako inperioa izan zen. Gaur egungo Eslovakia eta Moravia, eta Hungaria zein Austriako zati batzuk hartzen zituen. Bere hedapen handienean, Bohemia, Poloniaren hegoaldea eta Lusazia ere barnean zeuden[1].

Moravia Handia
Velká Morava
833 – 907
Monarkia
Moravia Handia Svatopluk I.aren garaian
Geografia
HiriburuaMikulčice
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako eslaviera, Latina
Historia
Nitrako konkista833
Hungariar inbasioa907
Ondorengoak
Bohemiako dukerria
Hungariako Erresuma

Mojmír I.a, Moraviako printzeak, sortu zuen Moravia Handia, 833 aldean Nitrako Printzerria bereganatu zuenean. Svatopluk I.aren erregealdian (870 aldean–894) erdietsi zuen hedadurarik handiena eta, hungariarren erasoak zirela eta, 907an desagertu zen[2].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu