Mugarriluze (Elgea)
- Artikulu hau Elgeako mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mugarriluze».
Mugarriluze Elgeako mendilerroan dagoen mendietako bat da, Aumategirekin batera ezagunenetako bat. Eskoriatzak Barrundiarekin duen mugan bertan dago.
Mugarriluze | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.109 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′49″N 2°30′31″W / 42.96361°N 2.50861°W |
Mendikatea | Elgeako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
1.109 metroko garaierarekin, mendilerro honetako laugarren mendirik garaiena da. Mendilerro honetako beste mendiak bezala, tontor belartsua du, iparralderago dagoen Zaraiako mendilerroko gehienek ez bezala.
Irispideak
aldatuBolibartik abiatuta, Lizargarate leporantz doan bidea hartu behar da. Lepoan dagoen bidegurutzerantz heldu ondoren, eskuinetara hartu behar da. Bide hori, zuzen-zuzen doa Alabita eta Elgeara. Handik gutxira, eskuinetara, zuzen tontorrera igotzen den bidexka bat dago.
Gipuzkoa aldetik ere Araotz (Oñati) eta Mendiola (Eskoriatza) auzoetatik eta Arlabango mendatetik abiatu gaitezke.
Bide laburragoak, bestela, Araba aldetik datorrenak dira, Elgea eta Ozeta herrietatik hain zuzen ere.
Historiaurrea
aldatuMendi honen tontorrean, 2.5 metroko altuera duen menhir edo zutarri handi bat dago, mendiari berari izena ematen diona. Honetaz gain, bertatik igarotzen da Elgeako parke eoliko ospetsua. Gainera, mendi honen Gipuzkoako magalean Alabitarte tumulua dago.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |