Mundaiz zubia
Mundaiz zubia[1] Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen zubi bat da. Egia eta Amara auzoak lotzen ditu. Maria Kristina zubia eta Agirre Lehendakaria zubiaren artean kokatzen da.
Mundaiz zubia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′41″N 1°58′43″W / 43.31151°N 1.9786°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2000ko maiatzaren 13a |
Arkitektura | |
Historia
aldatu2000ko maiatzaren 13an inauguratu zen, antzinako 600 milio pezetako aurrekostua izan zuen, José Antonio Fernández Ordóñez eta Julio Martínez Calzón arkitektoek diseinatu zutelarik. 2014 urteko otsailean kalteak jasan zituen Euskal Herriko kostaldean izandako enbataren ondorioz.
Iruditegia
aldatu-
Zubiko baranda.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Donostiako zubien izenak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean.