Natasha (komikia)
Natasha 2022an Farmazia Beltza argitaletxeak argitaratu zuen komiki-liburua da, gidoia Koldo Almandozena da, eta marrazkiak Aritz Truebarenak.[1][2][3][4][5][6]
Natasha (komikia) | |
---|---|
Datuak | |
Argitaratze-data | 2022 |
Generoa | komikia |
Jatorrizko izenburua | Natasha |
Argitaletxea | Farmazia Beltza |
Ilustratzailea | Aritz Trueba |
Hasieran, film baterako gidoi bat egin zuen Koldo Almandozek 2018an, baina ez zuen lortu pelikulak aurrera egitea.[3] Ustekabean, beste aukera bat sortu zen: Truebak proposatu zion komiki bihurtzea. Farmazia Beltza argitaletxearekin euskaraz argitaratu dute, eta Nuevo Nueve-rekin, gaztelaniaz.[2]
Zinea eta komikia oso hizkuntza desberdinak direnez, zinemarako pentsatuta zegoen jatorrizko gidoia egokitu eta aberastu behar izan zuten. Lan horretan oso ondo moldatu ziren elkarrekin Trueba eta Almandoz. Konplizitate eta komunikazio handia izan zuten. Aritzek gauza asko eman zizkion gidoiari, eta Almandozi marrazkiei buruzko xehetasunak ematen utzi zion.[3][2]
Almandoz eta Zapirain Napartheid komiki kolektiboan egin zuten topo 90.eko hamarkada amaieran.[7]
2023ko Euskadi Literatura Sarietan literatura lanaren ilustrazio sailean hautagaia izan zen komiki hau.[8]
Gidoia
aldatuNatashak 18 urte ditu. Hirira iritsi berri da unibertsitatean ikasteko. Elena eta Ane, bigarren mailako bi ikaslerekin, partekatzen du pisua. Herritik urrun, eta lagun berriekin, erronkaz beteriko bizitza berri bat deskubrituko du Natashak. Egun batean, iraganak, oraina hankaz gora jarriko duen arte. Duela urte eta erdi Natasha bideo sexual batean agertu zen. Bideoa biralizatu eta Natasharen bizitzan eragin izugarria izan zuen. Orain, urte eta erdi beranduago, Julen azaldu da, bideoan harekin agertzen den mutiletako bat.[9]
Natasha errealitate dramatiko batean inspiratutako istorioa da, baina modu dibertigarri, poetiko eta argitsuan kontatuta.[9] Egoera gogor batetik abiatzen da istorioa, baina ez da drama bat. Natasha komikia berreraikuntza pertsonal baten istorioa da, protagonistak hirira karrera ikastera joatean hartzen dituen bide berriena.[4]
Komikian ez dago narratzailerik, ezta off ahotsik ere. Soilik pertsonaiek hitz egiten dute. Denak dira bunbuiloak, ez dago marrazkiaren gainean laukizuzen zuririk testuekin, eta istorioak aurrera egingo du pertsonaiek egiten dutenaren arabera. Euren akzioek eramango dute ondorengo akziora. Ez dago gidoigile orojakilerik pertsonaia horiek bideratzeko edo irakurleari informazio estra emateko. Natasha, Ane eta Elena protagonistek euren kasa euren istorioa kontatzen dute.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Velez, Natxo. (2022). «Aritz Trueba: "Sortzean, espero ez dituzunak azaleratuko dira, eta horrek beste "ni" bat erakutsiko dizu"» EITB (EITB media) (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ a b c d Lizarralde, Nerea. (2022-05-27). «Koldo Almandoz gidoigileak eta Aritz Trueba marrazkilariak 'Natasha' komikia osatu dute» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Landaluze, Koldo. (2022). ««‘Natasha’ es un cómic lleno de vida y humor»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ a b Bereziartua, Gorka. (2022-06-23). «‘Natasha’ komikia: sexua, autobilaketa eta bideo biralak» Boligrafo gorria (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ Astiz, Iñigo. (2023-11-18). «Herio bizitzarantz makurtzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ e-gor. «"Natasha", Koldo Almandoz eta Aritz Trueba» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ «Farmazia Beltza - komikipedia» www.komikipedia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Euskadi Literatura Sariak 2023: Literatura lanaren ilustrazio sailean autagaia izan da. POZIK!» Aritz Trueba 2023-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
- ↑ a b «Natasha - Koldo Almandoz De la Cruz» www.txalaparta.eus (Txalaparta) (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).