Nely Carla Alberto
Nely Carla Alberto Francisca (Donostia, 1983ko uztailaren 2a) gipuzkoar eskubaloi jokalaria da, 2016-17 denboraldian Chambray Touraine Handball taldean jokatuko duena. Espainiarekin internazionala, brontzezko domina irabazi zuen 2012ko Olinpiar Jokoetan.
Nely Carla Alberto | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2017) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Nely Carla Alberto Francisca | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1983ko uztailaren 2a (41 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | alboko erasotzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 6 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 81 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 178 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza
aldatuBidebietan hasi zen eskubaloian. Bera Bera eta Ribarroja taldeetan aritu ostean, 2005-2010 bitartean Itxakoko jokalaria izan zen; talde honekin bi Espainiako liga, Erregina Kopa bat, Superkopa bat eta EHF Kopa bat irabazi zituen. 2010eko udan Frantziako Le Havre taldera joan zen. Han bi denboraldi egin zituen, eta titulu bat irabazi: 2012ko Challenge kopa. 2012-2014 bitartean, Fleury-les-Aubraisko Fleury Loriet-en aritu zen, eta beste titulu bat eskuratu: 2014ko Frantziako Kopa. Ondoren Union Bègles Bordeaux-Mios Biganos-ek kontratatu zuen; Challenge kopa irabazi bazuen ere, taldea 2015ean desagertu zen, zorrak kitatu ezinik zegoelako.[1]
Espainiako talde nazionalarekin brontzezko dominak irabazi zituen Londresko Olinpiar Jokoetan (2012) eta Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).[2]
Lortutako sariak
aldatuKlubekin
aldatu- Espainiako Liga 2 aldiz Itxakorekin: 2009 eta 2010ean.[3]
- Erregina Kopa behin, 2010ean.
- Espainiako Superkopa behin, 2010ean.
- EHF Kopa behin, 2009an, Itxakorekin. 2008an txapeldunordea izan zen.[3]
- Challenge Cup bi aldiz: 2012an Le Havre-rekin eta 2015ean Union Bègles Bordeaux-Mios Biganos-ekin.[3]
- Frantziako Kopa bi aldiz: 2014an, Fleury Loriet-ekin eta 2016an Brest BH-rekin.[3]
Espainiako talde nazionalarekin
aldatu- Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).
- Brontzezko domina Londresko Olinpiar Jokoetan (2012).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Etxeberria, Julen. Langabea, baina gutxirako. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
- ↑ Neli Carla Alberto Francisca. coe.es (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
- ↑ a b c d Nely Carla, la bombardera de las 'Guerreras'. diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2016-8-7).
Kanpo loturak
aldatu- EHFko fitxa, eurohandball.com