Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Neurozientzia nerbio-sistemaren ikerketa da. Tradizionalki neurobiologia deitu izan zaio ikerketa eremu honi, eta biologiaren adartzat hartu izan da. Hala ere, gaur egun diziplinarteko zientzia bat da, beste eremu batzuekin ere elkarrekiten baitu: kimika, ingeniaritza, hizkuntzalaritza, matematika, medikuntza, filosofia, etab.

Makrozefalia duen pertsona baten buruaren erresonantzia magnetiko bidezko irudia.

Neurozientziaren lan eremua asko zabaldu da eta orain ikerketa modu asko erabiltzen ditu nerbio-sistemaren alderdi molekularrak, zelularrak, garapenekoak, egiturazkoak, funtzionalak, ebolutiboak, konputazionalak eta medikuak hobeto ezagutzeko. Neurozientzialariek erabilitako teknikak ere gero eta gehiago dira, banakako nerbio-zelulen ikerketa molekular eta zelularretatik hasi eta edo burmuinaren irudien ordenagailu bidezko ikerketara arte.

Historia

aldatu

Neurozientziaren hastapenak Santiago Ramón y Cajalekin batera doaz, neuronaren doktrina formulatu baitzuen. Nerbio-sistemaren garapenaren, endekatzearen eta birsorkuntzaren arazoei egindako ekarpenak gaur egungoak dira eta fakultateetan ikasten jarraitzen dute. Neurozientziari hasiera eman behar bazaio, XIX. mendean egongo da.

Mikroskopioaren eta teknika esperimentalen garapenarekin, hala nola ehunak finkatu eta tindatzearekin edo nerbio-sistemaren egiturari eta funtzionaltasunari buruzko ikerketarekin, diziplina hau garatzen hasi zen. Baina neurozientziak hainbat jakintza-arloren ekarpenak jaso ditu, garunaren funtzionamendua hobeto ulertzen lagundu dutenak. Neurozientzian ondoz ondoko aurkikuntzak diziplina anitzekoak direla esan daiteke.

Neurozientzia kognitiboa

aldatu

Neurozientziak oso espektro zabala hartzen du zientziaren barruan. Oinarrizko ikerketatik hasi eta jokabidean azpian dauden mekanismoek duten eraginarekin lan egiten duen ikerketa aplikatura arte. Neurozientziaren barruan, neurozientzia kognitiboa goi-funtzioek nola funtzionatzen duten jakiten saiatzen da, hala nola hizkuntzak, memoriak edo erabakiak hartzeak.

Neurozientzia kognitiboaren helburu nagusia ekintza mentalen nerbio-irudikapenak aztertzea da. Prozesu mentalen substratu neuronaletan zentratzen da.

Funtzio espezifikorik ez duten elkartze-arloak dira funtzio sentsorial eta motorrak interpretatu, integratu eta koordinatzen dituztenak. Goi-mailako funtzio mentalen arduradunak izango lirateke. Oroimena, pentsamendua, emozioak, kontzientzia eta nortasuna bezalako funtzioak gobernatzen dituzten garun-eremuak kokatzea askoz zailagoa da.

Gaixotasun neurologikoak

aldatu

Garunak, bizkarrezur-muinak eta nerbioek nerbio-sistema osatzen dute. Oro har, gorputzaren funtzio guztiak kontrolatzen dituzte. Nerbio-sistemaren zati batean zerbaitek gaizki funtzionatzen duenean, baliteke mugitzeko, hitz egiteko, irensteko, arnasa hartzeko edo ikasteko zailtasunak izatea. Oroimenarekin, zentzumenekin edo aldartearekin ere arazoak egon daitezke.

600 gaixotasun neurologiko baino gehiago daude. Hauek dira tasa ezagunenak:

  • Gene akastunek eragindako gaixotasunak, hala nola Huntingtonen gaixotasuna eta distrofia muskularra.
  • Nerbio-sistemaren garapenarekin izandako arazoak, hala nola arantza bifidoa
  • Endekapenezko gaixotasunak: nerbio-zelulak kaltetuta daude edo hil egiten dira, hala nola Parkinsonen gaixotasunak eta Alzheimerren gaitza
  • Garuna hornitzen duten odol-hodien gaixotasunak, hala nola garuneko isuriak
  • Bizkarrezur-muineko eta garuneko lesioak
  • Nahasmendu konbultsiboak, hala nola epilepsia
  • Minbizia, hala nola garuneko tumoreak
  • Meningitisa bezalako infekzioak

Kanpo estekak

aldatu