Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Niki de Saint Phalle, Catherine-Marie-Agnès Fal de Saint Phalle jaioa (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930eko urriaren 29a, La Jolla, Kalifornia, 2002ko maiatzaren 21a) frantziar artista plastiko, margolari, eskultore eta zinemagile izan zen.[1] Lehen emakumeetako bat izan zen, bere obra artistikoagatik nazioarteko aitortza jasotzen XX. mendearen erdialdean. Autodidakta izanik, zenbait artistek inspiratu zuten bere lana, hala nola, Gaudí, Dubuffet eta Pollock-en inspiratu zen 50eko hamarkadaren amaieran unibertso bakar bat sortzeko, oso orijinala, beste joerak eta mugimenduk albo batera utzita.

Niki de Saint Phalle

(1964)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCatherine Marie-Agnès Fal de Saint-Phalle
JaiotzaNeuilly-sur-Seine1930eko urriaren 29a
Herrialdea Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
 Suitza  (1971 -
HeriotzaLa Jolla2002ko maiatzaren 21a (71 urte) (71 urte)
Heriotza modua: birika-enfisema
Familia
AitaAndré, Comte de Saint Phalle
AmaJeanne Jacqueline Marguerite Harper
Ezkontidea(k)Harry Mathews  (1949 -  1961)
Jean Tinguely  (1971ko uztailaren 13a -  1991ko abuztuaren 30a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBrearley School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, margolaria, artista bisuala, eskultorea, ilustratzailea, bitxi diseinatzailea, conceptual artist (en) Itzuli, watercolorist (en) Itzuli, installation artist (en) Itzuli, performancelaria, eszenografoa, zinemagilea, grabatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, artista grafikoa, artista eta film-zuzendaria
Lantokia(k)Paris
Capalbio
Boston eta La Jolla
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaNouveau réalisme (en) Itzuli
Mugimenduaarte feminista
Nouveau réalisme (en) Itzuli
Genero artistikoaArte figuratiboa
arte publikoa

nikidesaintphalle.org
IMDB: nm0211387 Allocine: 565032
Discogs: 2408061 Find a Grave: 137958384 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aita frantziar eta ama amerikarraren, bost seme-alabetatik bigarrena zen. Haurtzaroa New Yorken eman bazuen ere, Frantziako senideekin lotura mantendu zuen, maiz bidaitzan eta egonaldiak izaten. Gaztea zela, modelo gisa lan egin zuen, Vogue eta Life aldizkarietan azaldu zen. 18 urterekin bere haurtzaroko lagunarekin ihes egin zuen, Harry Mathews poeta. Ondoren, 1950 hamarkadan, harekin ezkondua, senar-emazteak norberaren formakuntzan eta ibilbide artistikoan sakondu zuten, musikan Mathewsek eta margolaritzan Nikik, Espainia, Frantzia eta Italian. Bi seme-alaba izan zituzten. Nikiri Mallorcan bizi zirela, Antonio Gaudíren lanak zirrara egin zion eta Güell parkea inspirazio iturri bilakatu, eskulturan sakontzen jarraitzeko,objektu eta material ezberdinekin. Berriz Parisen, Nikik hainbat egileen lanak aztertu zituen: Paul Klee, Henri Matisse, Pablo Picasso eta Henri Rousseau.

Eskultura alorrean kolaboratzaile gisa han Jean Tinguely suitzar eskultorea ezagutu zuen. 1960 urtean senar-emaztea banatu ziren eta ondoren Niki eta Jean Tinguely elkarrekin bizitzera joan ziren, estudio berera, artista-kolonia batean eta 1971ean ezkondu ziren. Dagoeneko 1961 urtean bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen Parisen. Hirurogeiko hamarkadaren hasieran, Nikik "tiro-koadroak" sortzen ditu (Tirs). Horietan, ezkutuko pintura-edukiontziak dituzten multzo konplexuak, pistolekin, errifleekin edo kanoiekin jaurtiz, efektu propioak sortzen dituzten lanak egin zituen eta horiek dira obra amaitzen dutenak. Horrela, garatu egiten dira ikuskizuneko eta performanceko elementuak sartzeko lanetan. Montrealgo Expo '67 erakusketan Frantses Pabilioiarako enkarguz lan egiten, Le Paradis Fantastique izeneko lanean, poliesterrezko erretxina toxikoen eraginpean egon ziren bi eskultoreak eta horrek, antzeko beste material batzuekin batera, kalte larriak eragiten dizkiete biriketan, eta osasun arazoak sortzen dizkie. Lau urte beranduago, arkitektura proiektuetan parte hartuko du artistak. India eta Egiptora eginiko bidaiek aberastuko dute bere sormena. Eskultura parkeak eta Nana erraldoiak topa daitezke ondorengo urteetako lanetan. Lauregoigarren hamarkadaren hasieran haren lanari buruzko lehenengo atzera begirako erakusketak antolatu ziren Europan eta Japonian. Ordukoa da ere Georges Pompidou Zentroaren ondoko iturrian dagoen eskultura, non Nikik eta Tinguelyk Igor Stravinski omentzen duten. 1991ko abuztuan hil zen Bernan bere senarra Jean Tinguely eskultorea eta haren omenez Meta-Tinguelys eskultura zinetikoak egin zituen. Osasun arrazoiak zirela medio, 1994 urtean La Jollara joan zen bizitzera Kalifornia. Han dagoela, Mario Botta suitzar arkitektoarekin Noah’s Ark lanari ekingo dio, 2000 urtean inauguratua Jerusalemen.

Urte horretan hain zuzen Praemium Imperiale Tokion jaso zuen, Japoniako inperiar sendiaren eskutik, eskultura alorrean, balioan jartzen arteen banaketa tradizionala hautsi izana (pintura, eskultura eta arkitektura lantzen aldi berean), tekniken nahasketa, pieza iraunkorrak eta efimeroak ere egiten eta emaitza dibertigarriak lortzen. [2].

Ondoren, Black Heroes seriean lan egingo du, non nabarmendutako afroamerikarrak omenduko dituen, besteak beste, Miles Davis eta Louis Armstrong eta Queen Califia’s Magical Circle proiektuan, jatorrizko kaliforniarren kultura, historia eta kondairak interpretatzen dituen eta bertako landare eta basoak aztertu. Hura izan zen azken lan handia hil aurretik, heriotzaren ondoren inauguratua, bere hilobaren zaintzapean.[3].

Errealismo Berriaren korrontean kokatzen da bere lan artistikoa. Pierre Restany (1930-203) arte kritiko frantziarrak zehaztu zuen Nouveaux Realistes taldea 1960 urtean eta horren partaidetzat hartzen da Niki. Errealista berrien hainbat lanetan suntsipen sortzailearen kontzeptua azaltzen da eta hor kokatzen dira San Phalleren Tirs (tiroak) margolan seriea eta horren inguruko jarduna. 1961 urtean antolatutako Feu à volontéeginkizunean, Parisen, non Tirs aurkezten zen, erriflea hartu eta tiro egin zuen aukeratutako lanen aurka .[4] Bere lanetan feminismoa eta gizarte botereen aurkako jarduna iraunkorrak dira: patriarkatuaren aurka, torturaren aurka edo afroamerikarren eskubide zibilen alde; orokorrean artisa iraultzaile gisa hartu da. Ildo horretatik Nanas eskultura serieko lehenbizikoa Hon zuen izena (emakumea suedieraz). Jendea haren barruan sartzeko moduko eskultura erraldoia zen eta emakume eskulturaren bagina zen sarbidea. Barruan zinea eta taberna zituen tartean. Sortu zuen zalapartagatik suntsitu egin zuten artelana.[5]

Zinema zuzendari gisa bi filma egin zituen:

Zinemagintzan, baita interprete, produktore edo gidoilari gisa hainbat eginkizun bete zituen. [6]

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niki de Saint Phalle  

Erreferentziak

aldatu
  1. "Camille et al" .- Nathalie Ernoult, attachée de conservation au Centre Pompidou dans Camille Morineau et al. 2014.
  2. (Japonieraz)(Ingelesez)Sarituaren datuak eta lanaren inguruko balorazioa [1], kontsulta data 2018ko abenduaren 28a
  3. Biografiari buruzko datuak bere legatua zaintzen duen Fundazioaren datuetatik aterea [2]; kontsulta data 2018ko abenduaren 28a
  4. Farthing, Stephen., and Richard Cork. Arte: : Toda La Historia. Barcelona: Blume, 2010. orr.496-497.
  5. Larrabe Arnaiz, Ainhoa .-Armatu baina artea egiteko Berrria egunkarian argitaratutako artikulua, 2015eko otsailaren 27an, 22-23 orr.[3]
  6. Zineman izandako produkzioaren inguruko datu gehiago IMBD datu basean:http://www.imdb.com/name/nm0211387/?ref_=tt_ov_dr#director