Nilo-saharar hizkuntzak
Nilo-saharar hizkuntzak erdialdeko Afrika eta ekialdeko Afrikan hitz egiten duten familia edo makrofamilia bat da, nagusiki Sahelean eta Goi Nilo eta Xari ibaien arroetan. Joseph Greenberg hizkuntzalariak definitu zuen 1963an.[1] Familia horretan desadostasun handiak daude hura osatzen duten azpitaldeen artean, eta, horregatik, batzuentzat gehiago ikertu behar da ahaidetasuna sendoago ezartzeko; aldiz, nilo-saharar adituen ustez, desadostasuna familiak hamar mila edo hamabi mila urte bitarteko antzinatasuna izan dezakeelako gertatu da.
Nilo-saharar hizkuntzak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza | |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | ssa |
Linguist List | nsah |
IETF | ssa |
1987an, Merritt Ruhlen hizkuntzailariaren estimazioaren arabera, 11 milioi pertsona inguruk hitz egiten zuten. 2004an, Benderren esanetan, familiak 31 milioi hiztun zituen. Hizkuntza nilo-sahararren kopuru zehatza ez da zehatz ezagutzen, baina Lionel Benderrek adierazten du elkarrekiko ulergarritasunaren irizpideak gutxienez 120 hizkuntzatara eramaten duela, eta familiaren sailkapen bat eskaintzen du 115 hizkuntza desberdinetako datu lexikoei buruz;[2] Ethnologuek, berriz, 205 barietate desberdin zerrendatzen ditu, horietako batzuk argi eta garbi elkar ulertzeko modukoak eta, beraz, hizkuntza bera kontsidera daitezkeenak.
Nagusiki, numero gramatikal hirukoitza (singular-kolektibo-plurala) izateagatik bereizten dira, gumuz izan ezik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Greenberg, Joseph H.. (1963). «The Languages of Africa» International journal of American linguistics.
- ↑ Bender, Lionel M.. (1997). Alan S. Kaye & Peter T. Daniels ed. Nilo-Saharan Phonology. in: Phonologies of Asia and Africa. 2, 817 or..
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |