Ninotchka
Ninotchka 1939ko Ernst Lubitsch alemaniar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Melchior Lengyel hungariar idazlearen izenburu berdineko Ninotchka eleberrian oinarritua dago. Bertan, Greta Garbo, Melvyn Douglas eta Béla Lugosi aktoreek antzeztu zuten.
Filmak 4 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat horietako bat bera ere ez irabazi izan: Film onenaren Oscar Saria, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Greta Garbo), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Charles Brackett, Billy Wilder eta Walter Reisch) eta Argumentu onenaren Oscar Saria (Melchior Lengyel).
Bitxikeria gisa, filmaren iragarkia honako esaldia adierazten zen: Greta barrez!, suediar aktoreak zuen irudi serio eta melankolian oinarrituz, izan ere bere aurreko filma edo komedietan ez baitzuen irri egiten.
Argumentua
aldatuSobietar Gobernuarentzat dirua lortzeko asmoz Iranoff, Buljanoff eta Kopalski kamaradak (Sig Ruman, Felix Bressart eta Alexander Granach) 1917ko Errusiar Iraultzan Swana dukesa handiari (Ina Claire) konfiskatutako harribitxiak Parisen saltzeko asmoz iritsi berri dira. Frantziako auzitegi batek harribitxien benetako jabea zein den erabaki arte hiru kamaradak hiri hartako luxuzko hotel batean ostatu hartuko dute, bitartean dukesa handiak harribitxiak berreskuratzeko asmoz bere maitalea eta bizizale hutsa den Léon d'Algout kondea (Melvyn Douglas) Parisera bidali eta hiru kamaradei kapitalismoaren abantaila eta plazerrak erakutsiko die. Sobietar Gobernuak azpijoko horien berri izan eta egora konpontzeko Nina 'Ninotchka' Ivanovna Yakushova (Greta Garbo) komunista pragmatiko, hotz eta analitikoa bidalaraziko du. Baina ustekabean, Léon d'Algout kondea eta Ninotchka elkarren artean maiteminduko dira...
Aktoreak
aldatu- Greta Garbo: Nina Ivanovna Yakushova, Ninotchka
- Melvyn Douglas: Léon d'Algout kondea
- Ina Claire: Swana dukesa handia
- Sig Ruman: Iranoff
- Felix Bressart: Buljanoff
- Alexander Granach: Kopalski
- Béla Lugosi: Razinin komisarioa
- Tamara Shayne: Anna
- Rolfe Sedan: hoteleko arduraduna
- Gregory Gaye: Rakonin
- Edwin Maxwell: Mercier
- Richard Carle: Gaston