Ogoni
Ogoniak Niger ibaiaren deltan, Nigeriako hego-ekialdean, bizi diren herri indigenetako bat Milioi erdi pertsona inguru batzen dituzte eta Ogoni edo Ogoniland deitzen diote beren lurraldera. Nahiz eta asko ez izan oso ezagunak egin dira arrazoi desberdinengatik, batez ere Royal Dutch Shell konpainiaren aurka izan duten kanpainengatik. Ogoni herria borroka luze batean murgilduta zegoen Shell petrolio konpainiak beren lurrak kutsatzen eta baliabideak lapurtzen zizkiela salatzeko.Ogoni artean Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mugimenduak protagonismo handia izan du.[1]
Ogoni | |
---|---|
Ogoni herriaren maskarak. | |
Biztanleak guztira | |
500.000 bat. | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Niger | |
Hizkuntza | |
Ogoni hizkuntzak | |
Erlijioa | |
Sinesmen tradizionalak, Kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Ibibio, Igbo, Ikwere, Ijaw, Efik, Ejagham, Bahumono, Annang, Oron |
Ogoni herriarentzat oraintsuko zorigaitzen iturririk handiena petrolioaz aberatsa den eskualde batean bizitzea da, oraingoz horrela sortutako aberastasuna herriaren egoera nabarmen aldatu gabe. Hainbesteraino iristen da Estatuko erakundeen axolagabekeria non lurraldean elektrizitatearen eta edateko uraren oinarrizko azpiegiturak urriak diren.
Geografia
aldatuOgoni herriaren lurraldea Rivers estatuan dago, Gineako golkoko kostaldean, Port Harcourt hiriaren ekialdean. Nigeriako Khana, Gokana, Tai eta Elemeko tokiko gobernu Areetan (AGL) zehar hedatzen da. Tradizioz, Ogoniland Babbe, Eleme, Gokana, Ken-Khana, Nyo-Khana eta Taiko sei erresumetan banatzen da. Nigeriako beste gutxiengo askok ez bezala, Ogoniek ez dute beren herri gisa jatorri komunari buruzko mitorik, gainerako herriekiko duten batasuna adierazteko.
Historia
aldatuGineako kostaldeko herri askok bezala, Ogonitarrek Buruzagiek gidatutako barne-egitura politikoa dute. Esklaboen salerosketaren garaitik isolamendu erlatiboan biziraun zuten, esklabotzagatik kide gutxi galdu zituztelarik. Erresuma Batuak 1885ean Nigeria kolonizatu ondoren, soldadu britainiarrak 1901ean iritsi ziren Ogoni lurraldera, 1914ra arte Ogoni erresistentzia garrantzitsu batekin aurre eginez. 1908tik 1947ra, Ogoni lurraldea Opoboko Dibisio Administratiboaren parte izan zen. Ondoren, Nigeriako egungo estatuko hainbat administrazio-sailetan sartu zen.
Errepresioa
aldatuOgoni herria giza eskubideen urraketaren biktima izan da Nigerian hainbat urtez. 1990ean, Poliziaren Indar Mugikorreko (MPF) kideek manifestarien aurka kargatu zuten, Shell konpainiak Umuechem herrian egindako jardueren aurka protesta egiteko, 80 pertsona hilez eta 495 etxe suntsituz.
1993an, Shelleko oliobide berri baten aurkako protesten ondoren, MPFk zonalde zabal batean jardun zuen istiluak itzaltzeko asmoz. Ondoren etorri zen kaosean, 27 herrixkari eraso zieten, 2.000 ogoni hil zituzten eta 80.000 pertsonarentzat desplazamendua eragin zutelarik.
1995eko azaroaren 10an, Nigeriako Sani Abacha diktadoreak Ogoni herriko bederatzi pertsona urkatu zituen. Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mugimenduko kideak ziren, tartean atzerrian sona zuen Ken Saro-Wiwa idazlea, gobernuarentzat oso deserosoa.[2]
90eko hamarkadaren amaieran, epaiketa batzuk hasi ziren gertakari horiengatik. 10 urte geroago, Shell konpainiak milioi askoko kalte-ordainak eman zituen matxinadetan hildako ekintzaileen senideen alde, eta funts bat eratu zen, Ogoni herriarentzat.
Ogoni ospetsuak
aldatu- Ken Saro-Wiwa idazlea; beste zortzi pertsonekin batera Sani Abacha diktadoreak urkatutzea agindu zuen.