Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Oihane Perea

Arabako bertsolaria

Oihane Perea Perez de Mendiola (Gasteiz, Araba, 1977ko abenduaren 20a) bertsolaria da. 12 urterekin Gasteizko bertso eskolan ikasten hasi zen. Irakasle ikasketetan lizentziaduna da, eta gaur egun bertsolaritzako irakaslea da. Lau aldiz irabazi du Arabako Txapelketa.

Oihane Perea

Oihane Perea bertsolaria 2009ko Gasteizko jaietan.
Bizitza
JaiotzaGasteiz1977ko abenduaren 20a (46 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biografia

aldatu

12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007, 2009, 2013 eta 2017an.[1] Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere bai.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketetan hiru aldiz hartu du parte, 2005ean Zornotzan, 2009an Zarautzen eta 2013an Altsasun.

"Bertsoa da nire bizitzako motorra" (Oihane Perea).[2]

Lorpenak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Zuazubiskar, Ane. (2017-04-01). «Oihane Pereak jantzi du txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-04-01).
  2. «Oihane Perea: 'Bertsoa da nire bizitzako motorra'» EITB 2022-06-30 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  3. «Bertsolaritzan nola hasi zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu