Oise (ibaia)
Oise[1] (frantsesez, Oise, waz ahoskatua) Belgika eta Frantzia iparraldeko ibaia da, Senaren ibaiadarra.
Oise | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 341,1 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 49°59′48″N 4°20′42″E / 49.99658°N 4.3449°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 16.667 km² |
Arro hidrografikoa | Oise basin (en) |
Ur-emaria | 110 m³/s |
Iturburua | Chimay |
Bokalea () | Sena (Andrésy Conflans-Sainte-Honorine) |
Belgikako Namur probintziatik hegoaldera, Chimay herritik gertu, jaiotzen da. 302 kmko luzera du eta Sena ibaian isurtzen du ura, Paristik mendebaldera. Merkataritzako salgaien garraiobidea da, Belgikako ikatzarena batez ere.
Zeharkatutako udalerriak
aldatu- Aisne: Hirson, Guise, Chauny
- Oise (ibaiaren izena duena): Noyon, Compiègne, Creil
- Val-d'Oise (ibaiaren izena duena): Auvers-sur-Oise, Pontoise, Cergy, Jouy-le-Moutier
- Yvelines: Conflans-Sainte-Honorine
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/01/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.