Omar
Omar ibn al-Jattab (arabieraz: عمر بن الخطاب, Umar ibn Al-Khattāb, Umar Al-Khattaben semea; Meka, c. 589 - Medina, 644ko azaroaren 3a) edo soilik Omar[1], al-Faruq (gauza onak eta txarrak bereizten dituena) izenaz ezaguna; gobernari eta legelari musulmana eta kalifa ortodoxo deiturikoen artean, bigarrena izan zen, Mahoma hil ondoren eta Abbastar Kaliferria ezarri aurretik islamiar inperioak izan zituen lehen gobernariak. Omar Abu Bakr-en[2][3] ondorengoa izan zen, eta 634tik 644ra arte gobernatu zuen.
Omar | |||
---|---|---|---|
634ko abuztuaren 22a - 644ko azaroaren 3a ← Abu Bakr - Uthman ibn Affan → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Meka, c. 589 | ||
Herrialdea | Rasidar kalifaldia | ||
Heriotza | Medina, 644ko azaroaren 3a (57/58 urte) | ||
Hobiratze lekua | Masjid al-Nabawi | ||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||
Hiltzailea | Abu Lu'lu'a (en) | ||
Familia | |||
Aita | Al-Khattab bin Nufayl | ||
Ama | Ḥantamah bint Hishām | ||
Ezkontidea(k) | Umm Kulthum bint Ali ibn Abi Talib (en) Umm Kulthum bint Jarwal (en) Qurayba bint Abi Umayya (en) Umm Kulthum bint Asim (en) Atika bint Zayd (en) Zaynab bint Madhun (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria, kalifa, Imama, erlijio burua eta Sahaba | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Badreko gudua Battle of Uhud (en) Battle of the Trench (en) Battle of Khaybar (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Islamaren historiako buruzagi famatu, garrantzitsu eta eraginkorrenetakotzat hartzen da[4][5], nahiz eta xiiek ez duten liluragarritzat hartzen[5]. Historikoki, Omar I.a deitzen zaio, Omar II.a omeiatar kalifatik bereizteko.
Banu Adi taldeko kide eta tribuen arteko arbitrajearen arduraduna izan zen[6], 581. urtearen inguruan. Hasieran, Mahomaren eta erlijio berriko fededunen aurka borrokatu zen, baina, geroago, 615ean, islam erlijioa bere egin zuen.
Omar profetaren Sahaba (lankide) eta ordezkari leialenetakoa izan zen. Mahomaren aitaginarreba zen, Abu Bakr bezala, hura bere alaba Hafsa[7] alabarekin ezkondu baitzen. Nortasun handiko gizona (iturrietan maiz aipatzen dena), eragin handia izan zuen. Profeta 632an hil zenean, Abu Bakr oinordeko gisa aukeratua izan zedin lagundu zuen; aldi berean, Abu Bakr-ek bere oinordeko izendatu zuen bi urte geroago[8].
Haren erregealdian, Omarrek arrakasta handiz hedatu zuen kalifa-herria, gobernatuz Sasandar Inperiotik Bizantziar Inperioko bi heren baino gehiagoraino. Sasandarrei aurre egin zien, eta Persia bi urtean konkistatzea lortu zuen, 642 eta 644 artean. Juduen tradizioak hari aitortu zion juduei erromesaldian Jerusalemen sartzeko baimena eta hiria gurtzen utzi[9]. K. o. 644ko azaroaren 7an, Firūz izeneko esklabo persiar batek hil zuen, estatuko hiriburu Medinako meskitan. Uthmanek ordezkatu zuen.
Omar Sinestunen Printzea (أمير المؤمنين, amīr al-muminīn) titulua eraman zuen lehen kalifa izan zen. Hejiraren aroa ezarri zuen (islamiar egutegia horren araberakoa da): 622ko uztailaren 16an hasten da. Harkaitzaren Kupula ospetsua ere Jerusalemen eraikitzea agindu zuen, tradizioaren arabera, Abraham bere seme Ismael (judu-kristau tradizioan Isaak) sakrifikatzeko zorian egon zen arrokaren inguruan: Mahoma zerurantz hortik igo zen.
Behin kalifa aukeratua izan ondoren, Omarrek Bizantziar Inperioaren eta Persiaren aurka borrokatu zen. Mediterraneo itsasoaren ekialdeko zatia konkistatzera abiatu zen, bere ondorengoek hedatuko zuten islamiar inperioaren oinarriak ezarriz. Siria bizantziarra 638an konkistatu zuen; Egipto, 642an; eta Mesopotamia (harrezkero Irak izenaz ezaguna), urte berean, Nehavendeko guduaren ondoren. Konkistatutako lurralde guztietako egitura administratiboak mantendu zituen, eta ez zen bertako biztanleen sinesmen erlijiosoekin amaitzen saiatu, beste arrazoi batzuen artean, musulmanak ez zirenak (dhimmiak edo babestuak) estatutupean jarri zituelako, zerga berezi bat ordaintzera behartzen zituena eta islamdar estatuari diru sartze garrantzitsuak ematen zizkionak. Konkistatutako tokietan, bere armadak biztanleriatik isolatuta mantentzen zituen, eta lortutako diruarekin ordaintzen zituen.
Biografia
aldatuAbu Hafs Omar ibn al-Jattab al-Adawi al-Qurashi Mekan jaio zen, seguruenik 586 eta 590 artean, gaur egun Yabal Omar deitzen diren mendietan, Banu Adi taldeko familia baten etxean, eskualdeko beste familien arteko arbitraje-gaien arduraduna zena[10].
Jattab ibn Nufayl-en eta haren emaztea Hantama bint Hisham-en semea zen, Banu Majzum-en tribukoa.
Tradizio islamiarraren arabera, elefantearen urtean jaio zen, Mahoma profeta jaio eta 13 urtera. Bere aitaren gameluen artzain gisa egin zuen lan, Mekatik hurbil zeuden lautadetan; gainera, ezaguna zen bere adimenarengatik, eta, bere herrikideen artean[11], nabarmen agertzen zen; Omarrek berak esan zuen aitak gogor eta gordinki tratatzen zuela.
Omarrek borroka, hipika eta poesia ikasi zituen, eta, bere eskualdean, irakurtzen ikasi zuen bakanetako bat izan zen, garai hartan gauza bitxia. Tradizioak dio gizon garaia, indartsua eta borrokalari trebea zela. Tribuetan, aita ordezkatu zuen arbitrajearen kontuetan.
Okaz, Majnah eta Dhi Al Majaz azoketara ere joaten zen, non merkataritzari buruz ikasi zuen, eta merkatari garrantzitsu bihurtu zen, Erromara eta Pertsiara bidaiatuz. Han, erromatar kulturaren aditu bihurtu zen. Merkataritzan garrantzi handia izan arren, ezin izan zuen arrakastaz jarraitu. Islam erlijioa bere egin aurretik, ardoaren eta emakumeen zale egin zen[4].
Mahomaren garaian
aldatuIslamaren aurkako hasierako jarrera
aldatuTradizio musulmanak dioenez, Omar lehen musulmanen jazarle izan zen, berak idoloak gurtzen baitzituen, Mahomaren aginduekiko kontraesan irekian. Jakina da bere eskualdeko konbertituak mehatxatzen zituela, fede berria bertan behera uztea lortuz. Mahoma hiltzeko konspiratu ere egin zuen. Profetaren heriotza desiratzera bultzatu zituen haren jarraitzaileak.
Jazarpena zela eta, Mahomak Abisiniara emigratzeko gomendatu zien jarraitzaileei, non lehen sinestunak finkatu ziren.
Mahoma, islamaren mezua, 610. urtean hasi zen predikatzen. Hala ere, Mekan beste asko bezala, Omarrek islamaren aurka egin zuen, eta Mahoma hiltzeko mehatxua ere egin zuen. Arabiako erlijio politeista tradizionala defendatzea ebatzi zuen. Zurrun eta krudel izan zen Mahomaren aurka agertu zenean, eta, musulmanen jazarpenean, asko nabarmendu zen[12]. Mahomaren heriotza gomendatu zuen[13][14]. Irmoki sinesten zuen Quraixen batasunean, eta, islamaren fede berria, zatiketa- eta haserre-arrazoi gisa ikusten zuen[12].
Islamera bihurtu
aldatuOmar 616. urtean bihurtu zen islamera, Abisiniarako migrazioa eta urtebetera. Istorioa Ibn Ishaq-en Sirahn kontatu zen. Mahoma hiltzera zihola, Omarrek Nu'aim bin Abdullah bere lagun onenarekin egin zuen topo, isilka islamera bihurtu zena Omarri ezer esan gabe. Omarrek esan zionean Mahoma hiltzeko asmoa zuela, Nu'aim-ek esan zion: «Jainko arren, engainatuta zaude, o Omar! Banu Abd al-Manaftarrek uste duzu bizirik korrika ateratzen utziko zintuztela Muhammad semea hil ondoren? Zergatik ez zara itzultzen zure etxera, eta, behintzat, hura konpontzen duzu?»[15].
Nu'aim al-Hakim-ek bere etxean galdetzeko esan zion, arreba eta senarra islamiar egin baitziren. Etxera iritsi zenean, Omarrek bere arreba eta Saíd bin Zaid koinatua (Omarren lehengusua) aurkitu zituen Koraneko surahren Ta-Ha[16] bertsoak errezitatzen. Koinatuarekin eztabaidan hasi zen. Arreba senarra erreskatatzera etorri zenean, harekin ere eztabaidan hasi zen. Hala ere, jarraitzen zuten esaten: «Hil gintuzkezu, baina ez diogu uko egingo islamari». Hitz horiek entzutean, arreba hain gogor astindu zuen Omarrek, ezen ahotik odola zeriola erori baitzen lurrera. Arrebari egindakoa ikusi zuenean, errukiz baretu zen, eta, arrebari, errezitatzen ari zena emateko eskatu zion. Arrebak ezetz erantzun, eta hau esan zion: «Lizuna zara, eta lizun batek ezin du Idazketa ukitu ere». Hark behin eta berriz eskatzen zion, baina arrebak ez zegoen prest orriak ukitzen uzteko gorputza garbitu ezean. Azkenean, Omarrek amore eman zuen. Gorputza garbitu eta gero, bertsoak irakurtzen hasi zen: «Egia esan, Ni Ala naiz. Ez dago Jainkorik ni izan ezik; beraz, Niri (bakarrik) zerbitzatu, eta otoitz erregular bat ezarri nire oroimenerako» (Koran 20:14). Negar egin eta aitortu zuen: «Egia esan, hori da Alaren hitza. Alaren mezularia Muhammad dela baieztatzen dut». Hori entzutean, Jabbab barrendik irten zen, eta esan zuen: "O, Omar! Berri onak zuretzat. Atzo, Muhammadek Alari egin zion otoitz: «O, Ala! indartu ezazu islama Omarrekin edo Abu Yahlekin, nahi duzunarekin. Badirudi haren otoitza zure alde erantzun dela»[17].
Orduan, Omar Mahomarengana joan zen hura hiltzeko prestatuta zuen ezpata berarekin, eta islama onartu zuen haren eta beraren kideen aurrean. Omarrek 29 urte zituen islama onartu zuenean[18].
Islama besarkatu ondoren, Omarrek Quraixen buruari, Abu Yahl-i, islama onartu zuela jakinarazi zion.[erreferentzia behar]. Kontakizun baten arabera, harrezkero Omarrek agerian egin zuen otoitz Kaaban, eta Quraixen, Abu Yahl eta Abu Sufyan buruzagiek haserre begiratzen zuten[19]. Horrek are gehiago lagundu zien musulmanei islamaren praktikan konfiantza irabazten. Garai hartan, Omarrek aurre egin zion musulmanei otoitz egiten eragozten ausartzen zen edonori, baina inor ez zen ausartu Omarri oztoporik jartzen otoitz egiten zuenean.
Omarrek islama bere egiteak boterea eman zien musulmanei eta fede islamiarrari Mekan. Gertaera horren ondoren, musulmanek otoitzak eskaini zituzten Massidal-Haram-en, lehen aldiz modu irekian. Abdullah Ibn Masud-ek esan zuen:
« | Omarrek islama besarkatzea gure garaipena izan zen; Medinara egindako bidaia gure arrakasta izan zen, eta haren erregealdia Alaren bedeinkapen bat. Ez genuen otoitzik eskaini Al-Ahrameko meskitan Omarrek islama onartu zuen arte. Islama onartu zuenean, meskitan otoitz egiten utzi behar izan ziguten Qurayx-ek.[20] | » |
Medinara bidaia
aldatu622. urtean, Yathrib-ek eskaintzen zuen segurtasuna zela eta (geroago, Medīnat an-Nabī edo Medina izendatua), Mahomak Medinara bidaiatzea agindu zien jarraitzaileei. Musulman gehienek gauez emigratu zuten Quraixen erresistentziaren beldur baitziren, baina diote Omar egun argiz joan zela hau esanez: «Emaztea alargun utzi nahi duenak eta seme-alabak umezurtz utzi nahi dituenak, nirekin elkar bedi han, itsaslabar horren atzean»[21][22]. Omarrek Medinara bidaiatu zuen, Saeed ibn Zaid, aldi berean lehengusu eta koinatu zenarekin batera[18].
Medinako bizimodua
aldatuMahoma Medinara iritsi zenean, bidaiari (Muhayir) bakoitza hiriko bizilagun batekin (Ansari) elkartu zuen, Muhammad ibn Maslamah Omarrekin elkartuz eta fedean anai-arrebak eginez. Geroago, Omarren erregealdian kalifa gisa, Muhámmad ibn Muslamah-ri kontu-emateen ikuskatzaile-buru kargua eman zitzaion. Musulmanak bakean egon ziren Medinan urtebete inguru, Quraixek eraso egiteko armada bat altxatu aurretik.
624. urtean, musulmanen eta Mekako Quraixen arteko lehen guduan parte hartu zuen Omarrek, hau da, Badreko batailan. 625ean Uhudeko guduan hartu zuen parte. Guduaren bigarren fasean, Jálid ibn Walid-en zalduneriak musulmanen atzegoardiari eraso egin zionean, guduaren egoera aldatuz, Mahomaren heriotzaren zurrumurrua zabaldu zen, eta gerlari musulman asko, Omar barne, gudu-eremutik bota zituzten. Hala ere, Mahomak bizirik jarraitzen zuela entzutean, Mahomari zuzendu zitzaion Uhud-eko mendian, eta muinoa defendatzeko prestatu zen[23]. Geroago, urte berean, Banu Nadir-en tribu juduaren aurkako kanpaina bateko partaide izan zen Omar.
625ean, Omarren alaba, Hafsa, Muhammadekin[7] ezkondu zen. Geroago, 627. urtean, Lubakiko guduan hartu zuen parte, baita Banu Qurayzako guduan ere[24]. 628. urtean, Omar Hudaybiyyah-ko Itunaren lekuko izan zen[24].
628. urtean, Jaybarko gudua borrokatu zen. 629. urtean, Mahomak Amr ibn al-A'as Zaat-ul-Sallasal-era bidali zuen, eta, ondoren, Mahomak Abu Ubáidah ibn al-Yarrah bidali zuen errefortzuekin, haien artean Abu Bakr eta Omar. Hala, etsaiari eraso egin, eta garaitu zuten[25].
630. urtean, armada musulmanak Meka konkistatzera joan zirenean, bera armada hartako kide izan zen. Geroago, 630ean, Hunayneko guduan eta Ta'if-en setioan borrokatu zen. Mahomaren agindupean egindako Tabukeko guduan armada musulmaneko kide izan zen, eta diote bere aberastasunaren erdia eman zuela espedizio hura prestatzeko. Mahomaren Haj agur-ospakizunetan ere parte hartu zuen 632. urtean[26].
Kalifa-herria
aldatuKalifa aukeratu ondoren, Omarrek oinarri sendoago batean jarri zuen estatu berria. Profetaren lagunek Sinestunen Printzearen (amir al-muminin) titulu berria eman nahi zioten, zaila egiten baitzitzaien Profetaren oinordekoaren oinordeko (Profetaren kalifaren kalifa) esatea. Omarrek, kalifa-herria Arabiatik kanpora zabaltzeko, Abu Bakr-ek hasitako kanpaina militarrari eutsi zion, Bizantziar Inperioaren eta Pertsiako Sasandar Inperioaren aurka borrokatuz. Bere gobernupean, Siria (636), Irak (637), Egipto (639-642) eta Iran mendebaldea (641-643) musulmanen kontrolpean[8] geratu ziren denak, eta aldaketa horrek izugarri aldatu zuen estatuaren izaera. Ekialdeko Mediterraneoaren konkistari ekin zion, eta haren ondorengoek hedatuko zuten islamiar inperioaren oinarriak ezarri zituen.
Heraklio bizantziar enperadorea garaitu zuen lehenik Yarmuk-eko guduan (636), Siria berreskuratzeko armada bat antolatu baitzuen. Porrota hain izan zen handia, ezen Konstantinoplak ezin izan baitzuen armada bat berreraiki Palestinako probintziaren konkista eragotziko zuena 638. urtean eta, geroago, 642. urtean Egiptoko probintziarena. Orduan, Yazdgerd III.ak gobernatutako Sasandar Inperioaren aurka jo zuen Omarrek, urte hartan bertan Irakeko lurraldea berreskuratzeko eraso handi bat prestatzen ari baitzen, Nihavand edo Nahavand-eko gudua (642) izenez ezagutzen den gertaera batean. Persiarren porrota erabatekoa izan zen. Arabiar armadak jazartuta, Yazdgerd erregeak India eskualderantz ihes egin zuen, eta horrek inperio osoa inbaditzea eta konkistatzea ahalbidetu zuen.
Konkistatutako lurralde guztietan lehendik zeuden administrazio-egiturak mantendu zituen, eta ez zen biztanleen erlijio-sinesmenak deuseztatzen saiatu, besteak beste, musulmanak ez zirenak dhimmien edo babestuen estatutuaren pean jarri zituelako. Horrek zerga espezifiko bat ordaintzera behartzen zituen, estatu islamiarrari diru-sarrera handiak ematen zizkiona; bestalde, musulmanek zakata ordaindu behar zuten, zerga handiago bat, aberastasunaren gainekoa baitzen eta, aldi berean, gurtzako ekintza. Haren tropak biztanleriaren nolabaiteko isolamenduan mantentzen ziren konkistatutako lekuetan, eta lortutako harrapakinekin ordaintzen zituen.
Barrura begiratuz, estatua lurralde askoz handiagoan antolatu zuen; hiri berriak sortu zituen, eta ofizioak zabalago banatu zituen tribu arabiar ugarien artean, eta, hala, Abu Bakr-ek Qurayxen aldeko begikotasunetik urrundu zen[8].
Omar izan zen sinestunen printzearen titulua izan zuen lehen kalifa (أمير المؤمنين amīr al-mu'minīn). Musulmanen arabera, Hejiraren aroa ezarri zuen, egutegi islamiarra arautzen duena eta 622. urteko uztailaren 16an hasten dena. Halaber, Jerusalemen Harkaitzaren Kupula ospetsua eraikitzea agindu zuen, tradizioaren arabera Mahoma zerura igo zen arrokaren inguruan.
Erailketa
aldatuOmar 644ko azaroaren 3an[27] erail zuen Piruz Nahavandi (Abu Lulu ere deitua) izeneko esklabo persiar batek, goizeko otoitzean Medinako meskitan (estatuko hiriburuan). Hilketaren arrazoiak ez daude argi. Argibide bat izan daiteke Persiaren konkista musulmanari erantzuteko gertatu zela. Hilketaren plangintza hilabete batzuk lehenago egin zen. 644ko urrian, Omarrek Haj (erromesaldi) bati ekin zion Mekara, eta erromesaldian zehar hiltzaileek Omar urte hartan hilko zela adierazi zuten. Bertan batutako jendetza izugarria ezkutatzeko erabili zuten konspiratzaileek. Hajeko erritual batean, Ramy al-Yamarat (deabruaren harrikatzea), norbaitek harri bat bota zion Omarri, buruan zauritu zuena, eta ahots bat entzun zen esanez Omar ez zela inoiz gehiago Hajera joango[28].
Piruz Nahavandi esklabo persiarrak (Abu Lulu izenez ere ezaguna) kexa bat aurkeztu zion Omarri bere nagusi Mughirah-k eskatzen zion zerga handiagatik. Omarrek Mughirah-ri idatzi zion zergaz galdezka, eta, Mughirah-ren erantzuna ona izan zen arren, Omarrek pentsatu zuen Abu Lulu-ren zerga zentzuzkoa zela eguneko diru-sarrerak zirela eta. Omarrek Abu Luluri galdetu ziola diote: «Haize-errotak egiten dituzula entzun dut. Egin bat niretzat ere». Piruz, animoz higuingarria, esan zion: «Egia esan, horrelako errota bat egingo dut zuretzat, mundu osoa gogoraraziko duena»[29].
Piruzi eman zioten Omar hiltzeko agindua. Planaren arabera, Faŷreko (egunsentia baino lehen goizeko otoitzak) otoitzen aurretik, Piruz Masjid al-Nabawira sartuko zen, Medinako meskita nagusira, non Omarrek otoitzak zuzentzen baitzituen, eta bertan erasoko zuen; gero, meskitako jendetzaren artean nahasi, edo ihes egingo zuen.
644ko urriaren 31n, Piruzek eraso egin zion Omarri goizeko otoitzak zuzentzen zituen bitartean, sei aldiz sastatu zuen urdailean, eta, azkenik, zilborrean, hilgarria izango zen zauria. Omar odolusten ari zen bitartean, Piruz ihes egiten saiatu zen, baina alde guztietako jendeak hura harrapatzera jo zuen. Ihes egiteko ahaleginetan, beste hamabi lagun mindu zituela jakinarazi zen, horietako sei edo bederatzi geroago hil zirenak; azkenean, labanarekin bere buruaz beste egin zuen. Hiru egun geroago hil zen Omar, 644ko azaroaren 3an, asteazkena. (Dhū ul-Ḥiŷŷa-ren 26an de 23 AH). Hark eskatua zuenez, Masjid al-Nabawi meskitaren ondoan lurperatu zuten, Mahoma eta Abu Bakr kalifaren ondoan, Aisharen baimenaz[28].
Omarren oinordekotzat Uthmán ibn Affán hautatu zuten.
Ondorioak
aldatuHiltzear zegoela, Omarrek bere ondorengotzari buruzko zalantzak izan zituen. Hala ere, jakinarazi da esan zuela Abu Ubaidah ibn al-Jarrah, Jalid ibn Walid edo Salim, mawla eta askatutako esklabo persiarra, bizirik baleude haietako bat izango zela haren ondorengoa[erreferentzia behar]. Omarrek, azkenik, sei laguneko batzorde bat izendatu zuen kalifa bat hautatzeko: Abd ur-Rahman bin Awf, Saad ibn Abi Waqqas, Talha ibn Ubaidullah, Uthmán ibn Affán, Ali ibn Abi Tálib eta Zubayr ibn al-Awwam[30].
Seiak daude, sunien arabera, paradisua eskaintzen zaien hamar lagunen artean[31]. Hamar famatuen artean batzordetik kanpo geratu zen eta momentu hartan bizirik zegoen bakarra Sa‘id ibn Zaid izan zen, Omarren lehengusu eta koinatua. Omarren tribu bereko odol-ahaidea izateagatik baztertu zuten. Omarren politika zen berarekin zerikusia zuen inor ez izendatzea autoritate-posizio baterako, baita haren arauen arabera kalifikatuta bazeuden ere[32].
Omarrek berrogeita hamar soldadu armatuko talde bat izendatu zuen bilera egiten zen etxea babesteko. Hurrengo kalifa izendatu arte, Omarrek Sahabi eta mawla nabarmen bat, Suhayb ar-Rumi (Suhayb erromatarra), bitarteko kalifa izendatu zuen.
Kalifa hautatzeko bilera egiten ari zirela, Abd ur-Rahman ibn Abu Bakr eta Abd ur-Rahman bin Awf ohartu ziren Piruzek, Omarren hiltzaileak, erabilitako daga ikusi zutela. Omar hil baino gau bat lehenago, Abd ur-Rahman bin Awf-ek esan zuen Hurmuzan, Jafina eta Abu Lulu ikusi zituela, zerbait susmagarriri buruz eztabaidatzen ari zirela. Haren presentziaz harrituta, daga lurrera erori zen; hilketan erabilitako bi aurpegiko daga bera zen. Abd ur-Rahman ibn Abu Bakr-ek, Abu Bakr kalifa zenaren semeak, baieztatu zuen Omar hil baino egun batzuk lehenago daga hori Hurmuzanen eskutan ikusi zuela.
Ezagutarazte horren ondoren, argi zegoen Medinan bizi ziren persiarrek planifikatu zutela. Horregatik haserre, Omarren seme gazteena, Ubaidullah ibn Umar, Medinan zeuden persiar guztiak hiltzen saiatu zen[erreferentzia behar]. Hurmuzan, Jafinah eta Omarren hiltzailearen alaba (Abu Lulu) hil zituen, ustez musulmana zena. Medinako jendeak Ubaidullah atzeman zuen, eta sarraskiarekin jarraitzea galarazi zion. Esan izan da Amr ibn al-Aas-ek geldiarazi zuela eta bere ezpata entregatu zezan konbentzitu zuela. Jafinahren erailketak Saad ibn Abi Waqas, adopziozko anaia, haserretu zuen, eta Ubaidullah ibn Umar-i eraso egin zion hark; berriz ere lagunek hartu zuten parte. Omarri ezbeharraren berri eman ziotenean, Ubaidullah espetxeratzeko agindu zuen, eta hurrengo kalifak erabaki zezala haren patua.
Omar 644ko azaroaren 3an hil zen; Azaroaren 7an, Uthmanek kalifa gisa hartu zuen haren lekua. Negoziazio luzeen ondoren, epaitegiak biktimei odol-dirua ematea erabaki zuen, eta Ubaidullah, Omarren semea, askatu zuen, argudiatuz, Omarren hilketaren tragediaren ondoren, jendea areago haserretuko zela hurrengo egunean bere semearen exekuzioarekin.
Abu Bakr-en aroa
aldatuArabiako egoera politiko delikatua zela eta, Omarrek uko egin zien, hasiera batean, hango tribu matxinoen aurkako operazio militarrei, erromatarren edo persiarren inbasioa gertatuz gero haien babesa lortzeko itxaropenarekin. Geroago, ordea, Abu Bakr-en estrategiarekin bat etorri zen matxinada zanpatzeko indarraren estrategiarekin. 632. urtearen amaieran, Jalid ibn Walidek Arabia batzea lortu zuen, matxinatuen aurkako garaipen jarraituak lortu ondoren. Bere erregealdian zehar, Omarrek gerrak saihesteko eta gehitutako lurretan boterea sendotzeko politika hartuko zukeen batez ere, bere inperioa gerra jarraituaren bidez hedatu beharrean[33].
Omarrek Korana liburu gisa biltzeko gomendatu zion Abu Bakr-i, Koranaren 300 huffāẓ (memorizatzaile) Yamahko guduan hil ondoren[34].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 15 or..
- ↑ «Sahih al-Bukhari 3671 - Companions of the Prophet - كتاب فضائل أصحاب النبى صلى الله عليه وسلم - Sunnah.com - Sayings and Teachings of Prophet Muhammad (صلى الله عليه و سلم)» sunnah.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
- ↑ «Sahih al-Bukhari 3662 - Companions of the Prophet - كتاب فضائل أصحاب النبى صلى الله عليه وسلم - Sunnah.com - Sayings and Teachings of Prophet Muhammad (صلى الله عليه و سلم)» sunnah.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Ün vistazo a la vida de Omar Ibn Al Jattab parte 1 de 2» Islamweb (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Encyclopaedia of Islam | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
- ↑ «Umar Ibn Al-Khattab : His Life and Times, Volume 1». archive.org.
- ↑ a b Serat-i-Hazrat Umar-i-Farooq, Mohammad Allias Aadil, p. 42, Sahih al Bukhari
- ↑ a b c (Ingelesez) «Encyclopedia of Islam and the Muslim world | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
- ↑ (Ingelesez) «History of the Jews. Vol. 2, From the Roman Empire to the early Medieval period | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
- ↑ Umar Ibn Al-Khattab Vol1
- ↑ (Ingelesez) Qazi, Moin. Umar Al Farooq: Man and Caliph. Notion Press ISBN 978-93-5206-171-6. (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
- ↑ a b Haykal, 1944. Capítulo 1, p. 51
- ↑ Armstrong, p. 128.
- ↑ Haykal, 1944. Capítulo 1, p. 53
- ↑ «Umar's Conversion to Islam». Al-Islam.org. 10 de noviembre de 2013. Consultado el 4 de agosto de 2016.
- ↑ as-Suyuti, The History of Khalifahs Who Took The Right Way (Londres, 1995), pp. 107-108.
- ↑ (Ingelesez) Mubārakfūrī, Ṣafī al-Raḥmān. (2002). الرحيق المختوم: بحث في السيرة النبوية على صاحبها افضل الصلاة و السلام. Darussalam ISBN 978-9960-899-55-8. (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
- ↑ a b Tartib wa Tahthib Kitab, al-Bidayah wan-Nihayah por ibn Kathir, publicado por las publicaciones Dar al-Wathan, Riyadh, Reino de Arabia Saudita, 1422 Anno hegiræ (2002), compilado por Muhammad ibn Shamil as-Sulami, p. 170, ISBN 978-9960-28-117-9
- ↑ Armstrong, p. 35.
- ↑ Serat-i-Hazrat Umar-i-Farooq, Mohammad Allias Aadil, p. 30
- ↑ Serat-i-Hazrat Umar-i-Farooq, Mohammad Allias Aadil, p. 119
- ↑ Armstrong, p. 152.
- ↑ Serat-i-Hazrat Umar-i-Farooq, Mohammad Allias Aadil, pp. 40-41
- ↑ a b Libro Tabqat ibn al-Saad de Maghazi, p. 62
- ↑ Sahih-al-Bhukari libro de Maghazi, Ghazwa Zaat-ul-Sallasal
- ↑ Serat-i-Hazrat Umar-i-Farooq, Mohammad Allias Aadil, p. 56
- ↑ Ibn Hajar al-Asqalani, Ahmad ibn Ali. Lisan Ul-Mizan: *Umar bin al-Khattab al-Adiyy.
- ↑ a b «Islamic history of Khalifa Umar bin al-Khattab - Death of Umar | Al Quran Translations | Alim». www.alim.org (en inglés). Consultado el 12 de julio de 2020.
- ↑ «Islamic history of Khalifa Umar bin al-Khattab - Death of Umar | Al Quran Translations | Alim». www.alim.org (en inglés). Consultado el 12 de julio de 2020.
- ↑ «Umar Ibn Al-Jattab : Su vida y su época, Volumen 2». archive.org.
- ↑ com/abudawud/42/54 «Hadith - Libro del comportamiento ejemplar del Profeta (Kitab Al-Sunnah) - Sunan Abi Dawud - Dichos y enseñanzas del Profeta Muhammad (صلى الله عليه و سلم)». sunnah. com.
- ↑ «Umar Ibn Al-Khattab : Su vida y tiempos, Volumen 2». archive.org.
- ↑ Medieval Islamic political thought, Patricia Crone, p. 18
- ↑ «Hadiz - Libro de los Juicios (Ahkaam) - Sahih al-Bukhari - Dichos y enseñanzas del Profeta Muhammad (صلى الله عليه و سلم)». sunnah.com.
Bibliografia
aldatu- Donner, Fred, The Early Islamic Conquests, Princeton University Press, 1981.
- Guillaume, A., The Life of Muhammad, Oxford University Press, 1955.
- Hourani, Albert, A History of the Arab Peoples, Faber and Faber, 1991.
- Madelung, Wilferd, The Succession to Muhammad, Cambridge University Press, 1997.
- G. Levi Della Vida and M.Bonner "Umar" in Encyclopedia of Islam CD-ROM Edition v. 1.0, Koninklijke Brill NV, Leiden, The Netherlands 1999"
- Previte-Orton, C. W (1971). The Shorter Cambridge Medieval History. Cambridge: Cambridge University Press.
- How Many Companions Do You Know? By Ali Al-Halawani.
- Viscount, Allenby. (2003). Conquerors of Palestine Through Forty Centuries. Kessinger Publishing ISBN 0-7661-3984-0..
- ibn Sa'ad. The Book of the Major Classes (Tabaqat al-Kubra). .
- Barnaby Rogerson. (2010-11-04). The Heirs Of The Prophet Muhammad: And the Roots of the Sunni-Shia Schism. Little, Brown Book Group ISBN 978-0-74-812470-1..
- Barnaby Rogerson. (2008). The Heirs of Muhammad: Islam's First Century and the Origins of the Sunni-Shia Split. Overlook ISBN 978-1-59-020022-3..
- Wilferd Madelung. (1998-10-15). The Succession to Muhammad: A Study of the Early Caliphate. Cambridge University Press ISBN 978-0-52-164696-3..
- Txantiloi:EI2
Aurrekoa Abu Bakr |
Kalifa ortodoxoa 634-644 |
Ondorengoa Otman |