Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Orvieto Italia erdialdeko hiria da, Umbriako lurraldean dagoena.

Orvieto
Orvieto
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Umbria
ProbintziaTerniko probintzia
Izen ofizialaOrvieto
Jatorrizko izenaOrvieto
Posta kodea05018
ISTAT kodea055023
Geografia
Koordenatuak42°43′N 12°06′E / 42.72°N 12.1°E / 42.72; 12.1
Map
Azalera281,27 km²
Altuera325 m
MugakideakAllerona, Bagnoregio, Baschi, Bolsena, Castel Giorgio, Castel Viscardo, Castiglione in Teverina, Civitella d'Agliano, Ficulle, Lubriano, Montecchio, Porano, San Venanzo eta Todi
Demografia
Biztanleria19.461 (2023ko urtarrilaren 1a)
−792 (2018)
Dentsitatea69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0763
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBetleem, Givors, Maebashi, Aiken, Seinäjoki, Kerċem eta Avignon
Katastro kodeaG148
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaTR
comune.orvieto.tr.it

Geografia

aldatu

Mendi bolkaniko gainalde lauan kokatzen da, labar bertikalez inguratua alde guztietatik. Defentsarako aukera geografiko bikaina eskaintzen zuen, eta ingurua bertatik kontrolatzeko ere posizio du hiriak.

Orvietok lur azpian mila putzu, galeria eta haitzulo artifizial baino gehiago ditu, maila desberdinetan; horietako batzuk berrituak izan dira eta turistentzat ikusgai daude. Batzuek jatorri etruriarra dute.

Auzo edo gune populatuak

aldatu

Hiri zaharrak, mendi gainean dagoenak, lau quartiere edo auzo tradizional ditu: Corsica, Serancia, Olmo eta Santa Maria della Stella[1]. Hiri zaharraren behealdean, auzune eta gune populatu berriak daude, gertukoena Orvieto Scalo, autobide eta trenbidetik gertu, zeinean gune komertzialak eta industrialak dauden, eta baita funikular bat hiri zaharrera igotzeko.

Honako frazione, auzo edo herriak hartzen ditu barne, halaber, Orvietoko udalerriak:

Bagni, Bardano, Baschi Scalo, Benano, Biagio, Botto, Buon Viaggio, Canale, Canonica, Capretta, Ciconia, Colonnetta di Prodo, Corbara, Fossatello, Gabelletta, Morrano, Mossa del Palio, Orvieto Scalo, Osa, Osarella, Osteria Nuova, Padella, Pian del Vantaggio, Ponte del Sole, Prodo, Rocca Ripesena, San Bartolomeo, San Faustino, Sferracavallo, Stazione di Castiglione in Teverina, Villanova, Sugano, Titignano, Tordimonte, Torre San Severo.

Mugakideak

aldatu

Orvietok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Allerona
Bagnoregio
Baschi
Bolsena
Castel Giorgio
Castel Viscardo
Castiglione in Teverina
Civitella d'Agliano
Ficulle
Lubriano
Montecchio
Porano
San Venanzo
Todi

Ekonomia

aldatu

Turismoa, nekazaritza eta ardogintza dira ekonomia-jarduera nagusiak; oso aintzat hartua da han egiten den ardoa, zuria batez ere, baina beltza ere bai. Jakietan, porchetta edo txerrikume errea da tipikoa.

Historia

aldatu

Etruria eta Erroma

aldatu

Etruriarren Velzna hiria zen Orvieto, eta aztarna eturiar ugari daude, bertako nekropolietatik ateratakoak eta batzuk hiriko Museo Claudio Faina delakoan bilduak.

Erromatarrek Quintus Fabius Maximus kontsulak bidalitako armada batekin konkistatu zuten K.A. 264 urtean: setio gogorra izan zen eta kontsula bera hil zen borroketan; ondoren mendekuzko sarraski handia egin zuten erromatarn, eta errefuxiatu etruriar askok Bolsena lakuaren ondoan sortu zuten beste komunitate bat, Volsinii Nova izena emanda[1].

Erromatarrek Urbs Vetus izena eman zioten, hiri zaharra, haientzat ere dagoeneko historia handiko tokia zela adieraziz: Orvieto izen modernoa hortik eratortzen da.

Erdi Arotik Italiaren independentziara

aldatu

Erromatarren bake garaiaren ondoren, godoen, bizantziarren eta lombardiarren mendean egon zen; baina garai istilutsu horietan garrantzia berreskuratu zuen, zeren mendi gain baten egonda, defentsarako aukera handiak ematen ditu hiriak.

1200. urtearen inguruan estatu-hiri inportante bat bezala ari zen funtzionatzen Orvieto jada. Urbano IV.a aita santuaren garaian, hura Orvieton ezarri zen bizitzen gerra zibila zegoelako Erroman, eta garai horretan erabaki zen katedrala egitea, eraikuntza ikusgarri bat.

Izurri Beltzak moztu zuen aro aberats hori, eta estatu izaera galdu zuen ondoren Orvieto. Geroago, garapen garaiak ere izan zituen hiriak, Pizkundean eta baita 17. mendean, baina politikoki aitasantutzaren mendeko lurraldea izan zen. Aita Santuekin batera kardinalekin eta beste familia inportante batzuekin, hiriak posizio on bat zuen Erromatik ez oso urruti, eta palazzo ugari ditu hiriak mende horietakoak[1].

1860. urtean, Italiako errresuman integratu zen.

Ondarea

aldatu

Aipagarriak dira, besteak beste, etruriarrek eraikitako hiriaren aztarnak (nekropolia, batez ere), XIII. mendeko katedrala eta hango freskoak, mosaikoak eta aita santuen museoa.

Elizen artean:

Eraikintza zibilak:

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) The History of Orvieto | Orvieto. 2015-02-16 (Noiz kontsultatua: 2021-09-05).

Kanpo estekak

aldatu