Osoko ogi
ogi mota
Osoko ogia[1] edota irin osoko ogia[1][2] findu gabeko irin, gatz, ur eta legamia aktiboz egindako ogia da. Zuntz dietetiko kopuru handia duenez integral izena jasotzen du. Usadiozko betiko ogi batzuk ere integralen multzoan sartzen dira, adibidez soda ogi irlandarra. Iparraldeko Europako hainbat herrialdeetan osoko ogiaren kontsumoa dieta orekatuaren oinarrizko osagaitzat hartzen da.
Osoko ogi | |
---|---|
ogi | |
Osagaiak | osoko alea |
Historia | |
Jatorria | Irlandako Errepublika |
XX. mendearen amaiera aldetik ogi mota honen ospea areagotuz joan da eta gaur egun edonon topa edo eros daiteke.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |