Out of Sight
Out of Sight (euskaraz Bistatik At), 1998ko Steven Soderbergh estatubatuarrak zuzendutako amodiozko krimen komedia film bat da. Elmore Leonard idazlearen 1996ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. George Clooney, Jennifer Lopez, Ving Rhames, Don Cheadle, Dennis Farina eta Albert Brooks aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuBanku bat lapurtzen hutsegin ondoren, Jack Foley (George Clooney) lapur dotorea atxilotua eta espetxeratua izango da. Espetxean dagoela, ihesaldi bat prestatuko du, honetan Buddy Bragg (Ving Rhames) sozioa lagun izango du. Baina ihesaldian zehar Karen Sisco (Jennifer Lopez) agente federala bahitu eta beraiekin batera eramatera derrigortuak egongo dira, Karen atxilotu behar dituen kriminalez erakarpena izateko joera duen emakumea da.
Aktoreak
aldatu- George Clooney: Jack Foley
- Jennifer Lopez: Karen Sisco
- Ving Rhames: Buddy Bragg
- Don Cheadle: Maurice Miller
- Steve Zahn: Glenn Michaels
- Albert Brooks: Richard Ripley
- Dennis Farina: Sisco marshalla
- Luis Guzmán: Chino
- Isaiah Washington: Kenneth
- Nancy Allen: Midge
- Keith Loneker: White Boy Bob
- Catherine Keener: Adele
- Viola Davis: Moselle Miller
- Paul Calderón: Raymond Cruz
- Wendell B. Harris Jr.: Daniel Burdon
- Michael Keaton: Ray Nicolette (krediturik gabe)
- Samuel L. Jackson: Hejira Henry (krediturik gabe)
- Connie Sawyer: Igogailuko emakume zaharra
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)